Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Gipuzkoako EHAEO aurten ere Mugak Arkitekturaren Nazioarteko Bienalean parte hartuko du, Periferiak izeneko proposamenarekin


2023ko urriaren 04an, asteazkena

Udazken honetan Mugak Arkitekturaren Nazioarteko IV. Bienala izango da, eta Gipuzkoako EHAEOak PERIFERIAK proposamenarekin parte hartuko du. Jarduera periferiko eta efimeroak izango  dira, artistek eta arkitektoek elkarlanean diseinatu eta koordinatu eta parte-hartzaileekin elkarlanean sortuko dituztenak.

Hala, urria eta azaroa bitartean, gaikako ibilbide eta tailer parte-hartzaileak egingo dira hiri-eremu berezi, periferiko eta mugakide batean: Herrera – Trintxerpen (Pasaia). Amaitzeko, Maider López artista plastikoaren esku-hartzea izango da, EFIMERO atalaren barruan. Jarduera guztiak Bienalak irauten duen asteburuetan egingo dira eta doakoak izango dira (aurretiko izen-ematea beharrezkoa izango da). 


 

EKINTZA PERIFERIKOAK

 

IBILBIDE ARKEOLOGIKOA

Begoña Yuguero eta Mikel Enparantza arkitektoek, "Irakurri dezagun paretek esaten dutena" jarduerarekin, Trintxerpe-Herrera inguruan dauden iraganeko aztarna urriak ezagutzeko ibilbidea proposatzen dute. Horretarako, XV., XVI. eta XVII. mendeetako eraikin bakanetan jarriko dira, inguru horretan gertatu diren aldaketa handien lekuko gisa. Eraikin historikoetako paramentuak modu zientifikoan nola irakurtzen diren azalduko digute, Arkitekturaren Arkeologiaren diziplinaren bidez, hau da, metodo arkeologikoaren bidez.

Ibilbidea urriaren 21ean (larunbata) izango da, 11:30ean.

Lekuak: Gehienez, 30 leku.

 IZEN-EMATEA

 


 

KALEKO INPRIMATEGIA – EHUNGINTZA GRAFFITIA

“Zeinu eta seinale periferikoak. Hartu hiria” proposamenak estanpazio-prozesu baten bidez lekua erregistratzean datza. Inguruko edozein hirigintza-elementu bihur daiteke arrazoi nagusian: estalki bat, zoladura bat, hustubide bat… Parte-hartzaileek aukeratutako gainazalak ukituko dituzte eta oihalezko poltsa edo kamiseta batean inprimatu. Horrela, lekuaren arrastoa jantzi ahal izango dute.

Jarduera Herrera-Trintxerpeko dartsenan egingo da, urriaren 22an, igandea, 11:30ean, eta 2-3 orduko iraupena izango du. Koordinazioa: Estanis Fernández, Carmiña Dovale eta Emilio Varela.

Lekuak: Gehienez, 15 leku.

IZEN-EMATEA

 


 

HIRIGINTZA- ETA ARKITEKTURA-IBILBIDEA

Víctor Aspe eta Álvaro Echevarría arkitektoek, hainbat gizarte- eta kultura-eragilerekin elkarlanean, "Pasabideak eta paisaiak. Industriatik hirira" ibilbidea proposatzen dute. Trintxerpe-Herrera zonako hainbat puntu esanguratsu ulertzeko egindako ibilbide komentatua, Pasaiako barne hazkunderako ezinbesteko leku bihurtu dute ezaugarri geografiko, urbanistiko eta arkitektonikoen bidez. Gainera, eremu honetarako aurreikusita dagoen planteamendua azalduko dute arkitektoek ibilbidean zehar. Jarduera urriaren 28an egingo da.

Ibilbidea urriaren 28an 10:30ean egingo da. Herrerako Euskotreneko geltokian hasiko da eta Trintxerpeko darsenan amaitu, eta 3 ordu inguruko iraupena izango du.

Lekuak: 30 pertsona gehienez.

IZEN-EMATEA

 


 

IBILALDI POETIKO-PERFORMATIKOA

Jorge Pascual poeta eta performerrak “Ibilaldi peripoetikoan” laguntzeko gonbita egiten digu. Jendearekin modu poetikoan eta performatikoan ibiltzea. “Autoreak martxan jarriko du idazkera bizi baten metodologia, zeina ez baita estudioan gertatzen, baizik eta esperientzia gertatzen den leku berean, lehen paisajistek kanpoan egiten duten pinturaren antzekoa, baina kanpoaldean, poesia-kartografiarik gabeko espazioak”.

Jarduera urriaren 29an izango da, igandea, 11:30ean Pasaiako Gudarien plazan.

IZEN-EMATEA

 


 

 ARGAZKI RALLYA

Grace Sandoval komunikatzaile eta ikus-entzunezko artistak, Literaturako eta Ikus-entzunezko Arteetako POETIKA elkartearekin batera, “Hiriaren historia materiala” argazki-rallya proposatzen du. Argazki-jarduera honetan, mugikorra edo kamera hartuta Trintxerpeko industrialdean argazkiak ateratzen joango gara. Ibilbidean zehar, espazioaren eta haren elementuei sinboloak jarriko ditugdizkiegu elkarrekin, esperientzia performatiko multisensorial baten bidez (hitza, mugimendua eta soinua zuzenean); hala, parte-hartzaile bakoitzak lotura sakona izango du espazio horrekin. Testuak: Jon Obeso eta Grace Sandoval; Musika: Garazi Navas; Performance: Jota Martínez.

Jarduera azaroaren 12an, igandea, 11:30ean egingo da.

IZEN-EMATEA

 


 

EKINTZA EFIMEROA

Jarduera periferikoak amaitzeko, Maider López artista plastikoak ekintza artistiko bat egingo du: Aquí, Ahí, Allí (Hemen, Hor, Han).

Eman izena eta ekarri zure prismatikoak Maider Lópezek kasu honetarako berariaz egindako lana ikusteko. Obra horretan, hiriari distantziatik begiratzeko, lekuaren orokortasuna urrunetik behatzeko, eta xehetasunari, zehaztasunari, zehazki gertatzen denari zooma egiteko gonbita egiten da.

EKINTZA EFIMEROA azaroaren 18an izango da, larunbatarekin, 11:30ean, Trintxerpen.

Lekuak mugatuak dira.

IZEN-EMATEA

 


 

 Sustatzaileak:


 

Proiektu honek Eusko Jaurlaritzaren  Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren laguntza jaso du: 

 

 

 

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 - 09

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 09an, osteguna

05 - 14

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 14an, asteartea

Twitter