Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Gipuzkoako Arkitektoen Elkargoak bat egin du KORRIKArekin


2026ko martxoaren 20an, ostirala

Martxoaren 19an abiatu zen 24. Korrika Atharratzetik, eta datozen 11 egunetan Euskal Herria zeharkatuko du euskararen aldeko aldarria zabalduz. Ohiko moduan, lekukoa eskuz esku ibiliko da herriz herri, hizkuntzaren aldeko konpromisoa eta batasuna irudikatuz.

Aurten ere, Gipuzkoako Arkitektoen Elkargoak bat egin du ekimenarekin, eta kilometro baten bidez euren babesa adieraziko dute. Parte-hartzaileek ozen aldarrikatuko dute “Euskara garela”, euskararen erabilera eta sustapena bultzatzeko helburuarekin.

Elkargoak dei egin die kide guztiei euren kilometroan parte hartzera, giroan murgildu eta euskararen aldeko ekimen kolektiboan aktiboki parte har dezaten. 

Hitzorduaren datuak:

Eguna eta ordua: Martxoaren 25ean, 12:44ean,

Lekua: Donostiako Tolosa hiribidean, Antik hotelaren parean. Elkargoari dagokion lekukoaren zatia 1758. kilometroa izango da.

Argazki erref. 709

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 - 15

Jardunaldia: Birgaitze sektorearen profesionalizazioa Lekua: Catalonia Hotela. Donostia Ordua: 9:00-11:00 2026ko maiatzaren 15an, ostirala

05 - 28

Hausnarketa- eta eztabaida-jardunaldia: Pasaia. Portua eta hiri-zatiketa Lekua: Pasaia. San Juan Aretoa Ordua: 18:00 2026ko maiatzaren 28an, osteguna

06 - 08

Etengabeko treakuntza: Zarataren aurkako babesa (DB-HR), etxebizitzen eraikinari dagokiona (2026) Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 9:00-13:30 / 15:00-19:15 2026ko ekainaren 08an, astelehena