Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak laguntza eskaini dio Donostiako Udalari erabilera publikoko instalakuntzetan egon daitezkeen birmoldaketa lanen inguruan


2015ko uztailaren 20an, astelehena

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoko Gipuzkoako ordezkaritzak Donostiako Udalari berriki bere laguntza eta elkarlana eskaini dio jabetza publikoko higiezinetan egin beharreko birmoldaketa lanen inguruan. Zehazki, eta komunikabideetan atera diren azken berrien arabera, Realak Anoetako Estadioa birmoldatzeko lanak hasteko aurreikuspena du eta “erabilera publikoko instalakuntzak izanik, horrelako birmoldaketa proiektu baten esleipena egin baino lehen, aurretik aurrera eraman beharreko prozesuaren inguruan laguntza emateko” prest agertu da Arkitektoen Elkargoa.

 

Indarrean dagoen legearen arabera, higiezin publikoetan birmoldaketa lanak egin baino lehen, sozietate kudeatzaileak proiektuen lehiaketa publiko batera deitu behar du, interesa eduki dezaketen arkitekto guztiek aurkezteko aukera izan dezaten. Gainera, legeak jasotzen du ez dela posible lan baten eta proiektu baten esleipenak aldi berean ematea.

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko helburu nagusia da gizartearen interes orokorrari erantzutea, horregatik uste du beharrezkoa dela erakunde publikoen eta Elkargoaren arteko lankidetza eta komunikazioa egotea. Horregatik, duela gutxi Arkitektoen Elkargoa duela egun batzuk harremanetan jarri da Donostiako Udaleko korporazio berriarekin lankidetza eskaintzeko Anoetako Estadioko birmoldaketa lanei dagokion guztiarekin, eta etorkizunean sortu daitezkeen zerbitzu publikoko lanen inguruan.

 

Irudia: CC-BY Dilema 

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

09 - 08

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak Lekua: Streaming Ordua: 11:30-14:00 / 15:30-17:30 2025ko irailaren 08an, astelehena

09 - 26

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak Lekua: Streaming Ordua: 11:30-14:00 / 15:30-17:30 2025ko irailaren 26an, ostirala

10 - 23

Hitzaldia: 'Etorkizunerako arkitektura: errealitate jasangarri baterantz', Bruno Sauer Lekua: Miramar Jauregia Ordua: 18:30 2025ko urriaren 23an, osteguna

Twitter