Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Euskadiko Arkitektura Institutuak baserrien ondareari eta kontserbazioari buruzko jardunaldia antolatu du Donostian


2025ko irailaren 01an, astelehena

Datorren asteazkenean, irailaren 10ean, Euskadiko Arkitektura Institutuak ondareari, arkitekturari eta kontserbazioari lotutako profesionalei zuzendutako jardunaldia egingo du Donostian. Ekimenak euskal lurraldean eraikitako ondarearen balioaren inguruan elkartzeko eta gogoeta egiteko gune bat sortzea du helburu.

Jardunaldia hasteko, Baserria. Egurra, harria, mitoa, orain erakusketara bisita gidatua egingo da, elkargokideentzat bakarrik, Jon Arkaraz eta Ibon Telleria komisarioen eskutik. Euskal landa eremuan eraikitako ondarearen gaineko begirada berritua proposatzen du erakusketak, mendeetan zehar baserriak egokitzeko eta eraldatzeko izan duen gaitasuna nabarmenduz.

Ondoren, Gipuzkoako lurraldean eraikitako ondarea hurbildu eta kontserbatzeko estrategiak hitzaldia izango da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Historiko-Artistikoaren Ataleko teknikari Ainara Iroz eta Josu Marotoren eskutik. Bertan, ondarearen kontserbazioan dauden hainbat metodologia eta erronka landuko dira, arreta berezia eskainiz baserriari, Gipuzkoako paisaian funtsezkoa den tipologia arkitektoniko gisa.

Sarrera doakoa izango da, baina plazak mugatuak dira; beraz, aldez aurretik izena eman beharko da bertaratzeko.

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

09 - 26

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak Lekua: Streaming Ordua: 11:30-14:00 / 15:30-17:30 2025ko irailaren 26an, ostirala

09 - 29

Etengabeko trebakuntza: Egurrezko fatxadak Lekua: Streaming Ordua: 15:00 - 17:00 2025ko irailaren 29an, astelehena

10 - 06

DOCOMOMO plakaren ezartzea Donostian Lekua: Infante Don Jaime kalea, 2-6 (Donostia) Ordua: 12:00 2025ko urriaren 06an, astelehena

Twitter