Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Imagen de cabecera del artículo

Elkargokideei deia izaera artistikoa duen taldea sortzeko


2018ko uztailaren 04an, asteazkena

Gipuzkoako EHAEOk elkargokideei dei egiten die izaera artistikoa (pintura, marrazketa, eskultura...) duen arkitektoen talde bat sortzeko interesa duen ala ez jakitearren. Asmoa da Ligne et Couleur elkarte frantsesarekin senidetzea modu independientean, eta honek antolatzen dituen ekintzetan parte hartzea.  Gainera, etorkizunean tokiko beste ekintza batzuk egiten saiatuko ginateke, nahiz eta elkarte frantsesa eta Europako beste elkarte batzuekin, Ligne et Couleurrekin senidetuak daudenak, harremana izango luketen.

Beste ekintza batzuen artean, urtero Parisen erakusketa kolektibo bat egiten da, hiriko puntu desberdinetan zehar ikusi daitekeenta, eta gure taldeko artisten lanak hartuko lituzkeenak. Erakusketa honetan, urtero gai zehatz bat aukeratzen da eta ezaguna den artista bat gonbidatzen da bere lana erakus dezan ohorezko kide gisa.

Gipuzkoako EHAEO Ligne et Couleuren filosofiarekin bat egin nahi izan dugu. Horretagik, gure arkitektoak ordenadorea utzi eta komunikazio eta espresiora beste erramintak hartzera animatu nahi digutu. Helburua da lan alternatiba berriak sortzea eta espresio eta komunikaziorako gure gaitasuna aberastu, gure jardunaren kalitatean islatuko dena.

Parte hartzeko interesa izanez gero, arren, bete formulario hau.

Irailean interesatuak dauden pertsonekin bilera bat egingo dugu informazio gehiago emateko eta ekintzarako gidalerroak ezartzeko.

Ligne et Couleur elkarteari buruz
Ligne et Couleur elkartea 1930. urtean sortu zen XIX. mendean Les amants de la Nature elkartearen jarraipen gisa. 50. hamarkadan elkarteak Europara hedatu nahi izan zuen, horregatik izen bereko elkarteen sare bat sortu zen Batasuneko herrialde desberdinen artean. Horrela, esperientzien elkartruke bat ezarri zen askoren artean egiten diren erakusketekin. Bada, gaur egun Ligne et Couleurrek arkitekto artistak batzen ditu, beraien ideia kreatiboak ikustarazten dituztenak ekintza desberdinen bidez eta jardunaren ekintza osagarriak direnak: pintura, marrazketa, grabatuak, eskultura tapizgintza, argazkilaritza, infografia...

 

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

04 - 24

Liburu aurkezpena + solasaldia: "Una vida y veinte fragmentos", María Ángeles Durán Lekua: UPV/EHU. Arkitektura Eskola. Espacio HABIC Aretoa (Oñati plaza, 2 - Donostia) Ordua: 18:00 2024ko apirilaren 24an, asteazkena

Twitter