Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Eibarren eta Donostian egingo dira Gipuzkoako EHAEOk Arkitekturaren Mundu Eguna ospatzeko prestatu dituen jarduerak


2023ko irailaren 29an, ostirala

  • Astelehenean, DOCOMOMO plaka bat jarriko da Eibarko Hermanos Beistegui (BH) eraikinean, Ramon Martiarena Lascurainena
    • Asteartean, errealitate handituko proiektu bat aurkeztuko da, Donostiako Parte Zaharrean desagertutako bi eraikin errepikatuko dituena

 

Urtero legez, urriko lehen astelehenean Arkitekturaren Mundu Eguna ospatzen da, eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoaren (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak ez du urteko hitzordura huts egin nahi izan. Aurtengo programazioaren bidez, erakunde honek lurraldeko memoria historikoari lagundu nahi dio, eta bi jarduera antolatu ditu. Alde batetik, urriaren 2an, 16:30ean, DOCOMOMO plaka bat jarriko da Eibarko Hermanos Beistegui (BH) eraikinean, Ramón Martiarena Lascurain arkitektoarena.

Hurrengo egunetik aurrera (urriaren 3a), herritarrek iraganera bidaiatzeko eta 1813 aurreko Donostiako Parte Zaharraren bi eremu ezagutzeko aukera izango dute. Zehazki, panel garden batzuen gainean marraztutako irudikapen grafiko bati esker, herritarrek desagertutako bi eraikin nolakoak ziren ikusi ahal izango dituzte: Kanpandorre Atea (Koruko Santa Maria basilikaren ondoan) eta Udaletxea eta Plaza Berria (Konstituzio plazan). Egiturak 9:00etan hasiko dira jartzen, eta 11:30ean Ondarearen batzordeko kideek errealitate handituko proiektu honen xehetasunak azalduko dituzte prentsaurrean Konstituzio plazan bertan.

 

DOCOMOMO plaka Eibarren
Gipuzkoako EHAEOk Arkitekturaren Nazioarteko Eguna abiatzeko, DOCOMOMO plaka bat jarriko du Eibarko Hermanos Beistegui (BH) eraikinean, Ramón Martiarena Lascurain arkitekto zumaiarrak egina eta 1951n proiektatu zuena. Mugimendu Modernoaren adibide argia, 1935 eta 1965 urteen artean eman zena, eraikuntza honek BH bizikleten fabrika enblematikoa izan zen, gaur egun etxebizitzetarako eraikinean bihurtu dena. Ekitaldia 16:30ean hasiko da, eraikinaren inguruan (Arrageta, 20 – Eibar). Bertan, Juana Otxoa-Errarte Gipuzkoako EHAEOeko lehendakaria, Andoni Zabala Eibarko Udaleko Kultura zinegotzia eta Joseba Aranzabal arkitektoak parte hartuko dute, eta eraikinaren historiari eta Eibarrekiko zuen harremanari, eta egileari berarari buruzko hitzaldia emango du. Ekitaldiaren amaieran Kezka Dantza Taldearen emanaldia izango da. Egun horretarako propio sortutako obra bat interpretatuko du. Ekitaldira joatea doakoa izango da eta herritar guztiek har dezakete parte, baina aldez aurretik Gipuzkoako EHAEOren web orrian izena ematea eskertuko da.

DOCOMOMO fundazioa ‑Documentation and Conservation of building, sites and neighbourhoods of the Modern Movement (Mugimendu Modernoaren eraikin, ingurune eta auzoen dokumentazioa eta kontserbazioa)‑ 1990ean sortutako nazioarteko erakundea da, eta XX. mendeko ondare arkitektoniko modernoa inbentariatu, zabaldu eta babestea du helburu. Gipuzkoa EHAEO fundazio honen laguntzaile aktiboa da. Horregatik, urtero egiten du lan erakunde horrekin, Gipuzkoako Mugimendu Modernoaren arkitekturari balioa emateko. Aurten, Eibarren egingo da aitortza eta aipatutako eraikinean ezarriko da DOCOMOMO plaka.

 

Errealitate handituko proiektua

Gipuzkoako EHAEOko Ondare Batzordeak abian jarriko du 1813 baino lehenagoko Donostiako Parte Zaharraren Errealitatea (handitua) proiektua. Desagertutako bi eraikin erreplikatuko dituzten bi panel garden jarri nahi dira: Kanpandorre Atea, Koruko Santa Maria basilikaren ondoan eta Donostiako Udala eta Plaza Berria (1722), Herkules Torrellirena, egungo Konstituzio plaza dagoen tokian.

Irudikapen grafiko horren bidez, herritarrek eraikin horien ikuspegi gainjarria lortuko dute jatorrizko tokian, eta, hala, jadanik desagertuta dauden eraikin ikoniko horien adierazgarritasuna ezagutuko dute. Kalean bi puntu estrategiko markatuko dira, ikuspegi onena izateko. Gainera, panelekin batera bi eraikuntza horiei buruzko informazioa ere jasoko da.

Polikarbonatozko oinarri hauek urriaren 3an, 9:00etan jartzen hasiko dira, eta 11:30ean, Gipuzkoako EHAEOko Ondare Batzordeko kideak proiektu hau Konstituzio plazan aurkeztu eta azalduko dute. Panelak 2023ko urriaren 31 arte egongo dira ezarriak.

Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen dituen Ondarearen Europako Jardunaldien programazioaren parte ere bada.

 

DOCOMOMO plaka

DOCOMOMO plaka

Errealitate handitua

Errealitate handitua

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 - 09

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 09an, osteguna

05 - 14

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 14an, asteartea

Twitter