Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Donostiako Santa Maria basilikako kanpandorrearen berreraiketa sinbolikoa egingo da aste honetan


2015ko ekainaren 29an, astelehena

Donostiako Santa Maria basilikak 1817. urtera arte izan zuen Kanpandorre Atearen berreraiketa sinbolikoa egingo da aste honetan zehar elizan bertan. Iruki estudioko Unai Sarasola eta Mikel Oyarzabal arkitektoek, José Javier Pi Chevorten gidaritzapean, eta Verónica Ordozgoitiren (Ekida) laguntzarekin, izango dira elementu arkitektoniko honen berreraiketaren arduradunak, eta kartoizko moduluak erabiliz 1:2 eskalan sortuko dituzte elizan bertan. Berreraiketa amaitzean, ostiralean (uztailak 3) 12:00etan prentsaurreko bat emango da Santa Maria basilikan bertan. Ondoren, 20:00etan, XVIII. mendeko Donostian zehar ibilbide birtual bat eskainiko da Javier Estellaren (Walk 3D) eskutik . Proiektu honek Euskal Herriko Arkitektuen Elkargoko Gipuzkoako ordezkaritzaren eta Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren babesa jaso du.

1817. urtera arte Santa Mariako basilikak XIII. mendean eraikia izan zen Kanpandorre Atea zuen. Elementu hau elizatik bereiztezina zen eta eliza gotiko izatetik barrokora izatearen testigu izan zen; hiriko itsas eta merkataritza izaeraren identifikatzaile ere bazen kanpandorre atea.  Horregatik, eta Donostiako hiriaren historia herritarrei gerturatzeko helburuarekin, dorrearen kartoizko eraikuntzaz gain, XVIII. Mendeko kaleetatik ibilbide birtual bat egiteko aukera izango dute gerturatzen direnak. Gainera, ekintza hau osatzeko organo kontzertu bat eskainiko da 1813. urte aurreko Donostiako hiriari buruzko animazio-filmaren emanaldiarekin batera.

Hauxe da egitaraua hurrengo egunetarako:

 

  •  Ekainak 29 – uztailak 2: Donostiako Santa Maria basilikako Kanpandorre Atearen berreraiketa elizan bertan.
  •  Uztailak 3: Prentsaurrekoa basilikan bertan 12:00etan. 20:00etan, organo kontzertua eta 1813. urte aurreko Donostiako hiriari buruzko animazio-filmaren emanaldia
  • Uztailak 4 – abuztuak 15: Eraikitako Kanpandorre Ateraren eta errealitate birtualeko espazioaren erakusketa Donostiako Santa Maria basilikan. 

 

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 - 21

Egoiliarren bitlzarra: deialdi orokorra Lekua: Gipuzkoako Sendagaigileen Elkargo Ofiziala Ordua: 17:30 - 18:00 2024ko maiatzaren 21an, asteartea

05 - 22

Liburu aurkezpena + solasaldia: "Una vida y veinte fragmentos", María Ángeles Durán Lekua: UPV/EHU. Arkitektura Eskola. Espacio HABIC Aretoa (Oñati plaza, 2 - Donostia) Ordua: 18:00 2024ko maiatzaren 22an, asteazkena

Twitter