Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Bruno Sauer, GBCeko zuzendaria, arkitekturak etorkizun jasangarrirako trantsizioan duen zereginaz arituko da Donostian


2025ko abuztuaren 20an, asteazkena

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Gipuzkoako Jasangarritasun Batzordeak eta Donostia Sustanibilityk Etorkizuneko arkitektura: errealitate jasangarrirantz hitzaldia antolatu dute, Bruno Sauer Espainiako Green Building Council-eko (GBCe) zuzendari nagusiaren eskutik. Topaketa urriaren 23an izango da, 18:00etan, Donostiako Miramar Jauregian, Euskadiko Arkitekturaren Nazioarteko Biurtekoaren Off Mugak programaren barruan.

Krisi klimatikoak, baliabide eskasiak, bioaniztasunaren galerak edo desberdintasun sozialak premiazko erantzunak eskatzen dituen une honetan, hitzaldi honek arkitekturaren papera sakon birpentsatzera gonbidatzen du.
“Erosotasuna jada ezin da termino termikoetan edo estetikoetan bakarrik ulertu. Gaur egun, soziala, inklusiboa, irisgarria eta, batez ere, jasangarria izan behar du”, dio Bruno Sauerrek. Hala ere, gaur egungo arkitekturaren zati handi batek eredu zaharkituetan errotuta jarraitzen du: materialen kontsumo intentsiboa, automobila ardatz duen hirigintza eta planetaren eta pertsonen benetako beharretatik urrun dauden irtenbideak.

Hitzaldian, eraikuntzaren sektoreak eraldaketa sakona nola gidatu dezakeen eta nola gidatu behar duen aztertuko da, inertziak atzean utzita eta erronka globalei ausardiaz aurre eginez. “Kontua ez da eraikitzea bakarrik: eraldatzea da kontua”, defendatzen du Sauerrek.
GBCek, duela 15 urte baino gehiagotik ingurune eraiki osasungarriago eta jasangarriago baterako aldaketaren buru den erakundeak, tresnak, ezagutzak eta aliantzak sustatzen ditu, profesional, enpresa eta erakundeei aukera ematen dietenak asmo onez, inpaktuaz eta etorkizuneko ikuspegiaz jarduteko.

Arkitektura aldaketaren eragile nola bihur daitekeen hausnartzeko eta gure garaiko ingurumen- eta gizarte-erronka handiei erantzuteko aukera paregabea izango da.

Bruno Sauer, GBCeko zuzendaria

Bruno Sauer, GBCeko zuzendaria

Dokumentu erantsiak

Bruno Sauer - biografia laburra [535 KB]

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

09 - 08

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak Lekua: Streaming Ordua: 11:30-14:00 / 15:30-17:30 2025ko irailaren 08an, astelehena

09 - 26

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak Lekua: Streaming Ordua: 11:30-14:00 / 15:30-17:30 2025ko irailaren 26an, ostirala

09 - 29

Etengabeko trebakuntza: Egurrezko fatxadak Lekua: Streaming Ordua: 15:00 - 17:00 2025ko irailaren 29an, astelehena

Twitter