Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Argazkilaritza eta Arkitektura Modernoa Espainian, 1925-1965. Beste erakusgai bat erakusketa irailaren 3tik 30era bitartean bisitatu ahal izango da EHAEOko Gipuzkoako ordezkaritzan


2015ko abuztuaren 21an, ostirala

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoko Gipuzkoako ordezkaritzak Argazkilaritza eta Arkitektura Modernoa Espainian, 1925-1965. Beste erakusgai bat erakusketa hartuko du irailean zehar. Erakusketa honetan 2014ko udaran PhotoEspaña Jaialdiaren barruan, ICO Fundazioak eta FAMEko ikerkerta proiektuak elkarlanean antolatuta, Madrilgo ICO Museoan egin zen izen bereko erakusketaren argazki esanguratsuenak jasotzen dira. Erakusketa honen helburua da aro modernoan espainiar arkitekturan argazkilaritzak izan duen garrantzia aitortzea.

Erakusketa hau dela eta, datorren irailaren 10ean 18:30ean inaugurazio-ekitaldia egingo da Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Gipuzkoako ordezkaritzan. Ekitaldian, Amparo Bernal López-Sanvincente arkitektoak eta erakusketako komisarioak hartuko du parte eta gai honen inguruan hitzaldi bat eskainiko du: Argazkilariak eta artiktekoak, Espainiko arkitektura modernoaren kontaeraren egileak (1925-1965). Ekitaldira etorri nahi izanez gero, honako formularioa betetzea eskertuko da.

 

  

Erakusketari buruz

Argazkilaritza eta Arkitektura Modernoa Espainian, 1925-1965 garapenean zegoen ikerketa proiektu bati esker jaio zen, eta argazkilaritzak aro modernoan espainiar arkitekturan jokatu zuen papera erakutsi zuen lehen aldiz. Espainiar arkitekturaren historian Mugimendu Modernoari dagozkion hamarkadak hartu ziren marko gisa: 20ko hamarkadan bat-batean sartu ziren abangoardietatik, Nazioarteko Estiloaren krisiaraino, 70. hamarkadan.  

Erakusketak argazkiak bere kontestutik eta helburutik –arkitekturaren zabalkundea- baztertzen zituen, argazkiak berak eta argazkilarien lana argazkilaritzaren ikuspuntutik baloratuak izan zitezen. Nazioartean gertatu zen moduan, Espainian ere argazkilari, arkitekto eta komunikabideen artean lan-fluxu handia eta kooperazioa sortu zen, argazkilarien begirada nabarmendu nahian. Català-Roca, Kindel Pando edo Gómez ezagunenak eta emankorrenak izan arren, haien lanekin batera espainiar arkitektura erretratatu zuten ia beste berrogei profesionalen lana aurkeztu zen. Arkitektoen interesa argazkilaritzarekiko, arkitektoen erretratoak eta arkitekturaren inguruko komunikabideak erakusketa honetan aintzat hartu ziren beste gai batzuk izan ziren, eta disziplinarteko debatean erreflexiorako oinarri bat suposatu dute argazkilaritzaren eta argazkilarien papera.

Informazio gehiago ikus FAMEeko webgunea

Liburu salmenta

Erakusketak irauten duen bitartean, Elkargoko liburutegian erakusketa honetako liburua salgai izango dugu 39 €ren truke. Informazio gehiago behar izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan:

943 320 194 · biblio@coavnss.org. 

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 - 14

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 14an, asteartea

05 - 21

Egoiliarren bitlzarra: deialdi orokorra Lekua: Gipuzkoako Sendagaigileen Elkargo Ofiziala Ordua: 17:30 - 18:00 2024ko maiatzaren 21an, asteartea

Twitter