Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Imagen de cabecera del artículo

AIZPURUA SARIA 2010


2010ko ekainaren 15an, asteartea

2006 urtean, Jose Manuel Aizpurua donostiar arkitekto ospetsuaren  heriotzaren 70. urtemuga betetzean, besteak beste Donostiako Klub Nautikoaren egilea, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Gipuzkoako Ordezkaritzak “Aizpurua Marrazki eta Pintura Lehiaketa” ren lehen edizioa antolatu zuen, urtero errepikatzeko asmoarekin.Lehiaketaren helburua Gipuzkoako ikasleen artean gure inguruko arkitekturaren ezaguera zabaltzea da.  

Deialdia arrakasta irabazten joan da aurten 9 ikastetxe ezberdineko 252 ikasle parte hartu dutelarik; Donostia, Legazpi, Bergara, Azpeiti, Zarautz, Urnieta eta Eskoriatzakoak hain zuzen ere. Sariak, Ekainaren 17an banatuko dira, arratsaldeko 18:30ean E.H.A.E.O.eko Gipuzkoako Ordezkaritzan.Lehen saria “Eurodisneyra”ra bidaia izaten da, irabazlearentzat eta bere gurasoentzat. Bestalde, 6 accesit ere emango dira ekitaldian.   

Aurtengo irabazlea Azpeitiko Karmelo Etxegarai Ikastetxeko JULEN ARRATIBEL ETXABE ikaslea izan da. Beste sariak, Donostiako Katalin Erauso Ikastetxeko LEIRE AGUIRRE PEÑA, Eskoriatzako Arizmendi Ikastolako TXOMIN AIASTUI ZUBIZARRETA, Zarauzko Antoniano Ikastetxeko ARITZ ARANGUREN SANTAMARIA, Bergarako Aranzadi Ikastolako OIER AREVALILLO LABAIEN, Donostiako Ntra. Sra. de Aranzazu – Jesuitinetako ENEKO CALLEJAS GIL eta Donostiako Belen Ikastetxeko JOSU MACIAS PIZARRO ikasleentzat izan dira.  

Marrazki guztiak ikusgai egongo dira Ekainak 25arte E.H.A.E.O.eko Gipuzkoako Ordezkaritzan. Lehiaketa honetan Lehen Hezkuntzako hirugarren mailan matrikulaturiko haurrek hartu dute parte. Lehiaketaren helburua gure ikasleak bertako eta inguruko arketektura mundura gerturatzea da. Ikastetxe bakoitzak bertako eraikin esanguratsu bat hautatzen du eta eskolako irteera antolatzen du ikasleek bertan marraztu dezaten. Adin horietan haurrek irudimenaz marrazten dute. Lehiaketaren asmoa da une batez eraikina eta bere ezaugarriak azter ditzaten, hola nola, fatxada, leihoak, etab., eta paperera gauzatu ditzaten jasotako irudiak. Arkitektura ikasteko beti izan da sistemarik hoberena eraikina edo eremu publikoa marraztea.

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

06 - 19

Uda ikastaroa: GJH Arkitekturan eta Diseinuan: Proiektu jasangarrietarako aplikazio praktikoak Lekua: Miramar Jauregia eta Arkitektura Eskola Ordua: 9:00-17:30 // 9:30 - 14:00 2025ko ekainaren 19an, osteguna

06 - 20

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak 2025 Lekua: Streaming Ordua: 9:30-14:00 2025ko ekainaren 20an, ostirala

09 - 08

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak Lekua: Streaming Ordua: 11:30-14:00 / 15:30-17:30 2025ko irailaren 08an, astelehena

Twitter