Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Abian da Lankidetza eta garapeneko proiektuak laguntzeko 2024ko deialdia


2024ko urriaren 22an, asteartea

 

Gipuzkoako EHAEOk Lankidetza Garapeneko proiektuak laguntzeko deialdi berria zabaldu du. Guztira, 4.000 €ko laguntza emango diut elkargokideek aurkezten dituzten  proiektu bat edo gehiago finantzatzeko.

Aurkezten diren proposamenak arkitektura, etxebizitzak, azpiegiturak, nekazaritza, ingurumena, hiri-garapena, landa garapena… bezalako gaiak aintzat hartuko ditu, eta ingurumena errespetatzen duten eta sustatzen duten lekuko garapen ez dependientea, parte-hartzailea eta jasangarria sustatzen duten proiektu integralak izan beharko dute. Halaber, proposamenek emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eza ekiditeko, batik bat ingurune zaurgarrietan, berariazko ekintzak proposatu beharko dituzte.  

Proposamenak aurkezten dituen pertsonak, ezinbestean  Gipuzkoako EHAEOko elkargokidea izan behar du.  Proiektua garatuko duten erakundeek ezingo dituzte zuzenean proposamenak aurkeztu.  

Proposamenak aurkezteko, oinarrietan txertatuta dagoen txantiloia bete behar da eta Idazkaritzara bidali posta elektroniko bidez: idazkaritza@coavngipuzkoa.eus

Eskaerak aurkezteko epea 2024ko azaroaren 22an amaitzen da.

Lankidetza eta garapeneko proiektuak laguntzeko dirulaguntzak 2024

Lankidetza eta garapeneko proiektuak laguntzeko dirulaguntzak 2024

Dokumentu erantsiak

Oinarriak (eus) [651 KB] Oinarriak (es) [753 KB] Oinarriak (elebi) [1 MB]

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 - 28

Hausnarketa- eta eztabaida-jardunaldia: Pasaia. Portua eta hiri-zatiketa Lekua: Pasaia. San Juan Aretoa Ordua: 18:00 2026ko maiatzaren 28an, osteguna

06 - 08

Etengabeko treakuntza: Zarataren aurkako babesa (DB-HR), etxebizitzen eraikinari dagokiona (2026) Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 9:00-13:30 / 15:00-19:15 2026ko ekainaren 08an, astelehena

06 - 19

Ordezkaritzako jaia 2026 Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 19:00 2026ko ekainaren 19an, ostirala