Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Abian da 2025eko Gabonetako postal-lehiaketa


2025ko abenduaren 01an, astelehena

Urtero legez, Gipuzkoako EHAEOk haur eta gazteentzako gabonetako postal lehiaketa jarri du abian, etxeko gazteenen sormenean eragiteko helburuarekin.

Hauek dira oinarriak:


GAIA
Parte-hartzaileek arkitektura eta gabonak uztartzen dituzten marrazkiak aurkeztu beharko dituzte.

Bestalde, nolabait Gipuzkoako EHAEOari irudi, logo edo esaldien bidez erreferentzia egiten dien marrazkiak hobetsiko dira; nahiz eta ez den ezinbestekotzat joko.  

KATEGORIAK
0 eta 13 urte bitarteko haur eta gazteentzako lehiaketa da, honako kategorietan banatuta:

  • Haurren kategoria: 2017tik aurrera jaiotakoak
  • Gazteen kategoria: 2016-2012 urteen artean jaiotakoak

SARIAK
Kategoria bakoitzean hiru sari banatuko dira, eta saridunen artean Gipuzkoako EHAEOk Gabonak zoriontzeko erabiliko duen postala aukeratuko da.

Hala ere, parte hartzaile guztiek oparitxo bana jasoko dute etxean. 

EPEAK
Marrazkiak abenduaren 16ko 13:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira, Gipuzkoako EHAEOren egoitzan (Frantzia pasealekua, 11 -  Donostia), edota posta elektroniko bidez: komunikazioa@coavngipuzkoa.eus.
Abenduaren 17an webgunean argiratatuko dira irabazleen izenak.  
Sari-banaketa ektialdia abenduaren 30ean 12:00etan egingo da, Gipuzkoako EHAEOren egoitzan. 

LANEN AURKEZPENA
Marrazkiak aurkezten diren orrian ezin izango dira egilearen datuak ageri.

Marrazkiarekin batera, datu hauek jasotzen dituen aparteko dokumentu bat aurkeztu beharko da: 

  • Marrazkiaren izenburua
  • Parte-hartzailearen izen-abizenak
  • Jaiotze-urtea 
  • Posta-helbidea (parte-hartze oparia bidaltzeko)
  • Harremanetan jartzeko telefonoa zenbakia.

Posta elektroniko bidez bidaltzen diren marrazkiak .jpg edo .pdf  formatua izan beharko dute. 

EPAIMAHAIA
Epaimahaia Gipuzkoako EHAEOren Zuzendaritza batzordeko kideek osatuko dute, eta sariak emateko garaian kalitatea, ideia eta parte-hartzaileen adina hartuko du kontuan. 


Apaindu dezagun Gabonetako zuhaitza

Ekimen berezi bat berreskuratu dugu: gure Gabonetako zuhaitza apaintzea.

Aurten, Gipuzkoako EHAEOaren sarreran zuhaitz bat aurkituko duzu… baina apaingarririk gabe! Txikienen irudimenez eta kolorez apainduta egotea nahi dugu.

15 urte bitarteko haur eta gazteek parte hartu ahal izango dute, etxean egindako apaingarriekin. Horretarako, eskura dituzten materialak erabiltzera animatzen ditugu. Horrela, birziklapenaren bidez, eguneroko objektuei bizitza berri emango die eta apaingarri paregabeak eta sormenez betetakoak diseinatzeko parada izango dute.

Apaingarriak urtarrilaren 5era arte ekarri ahal izango dira, eta opari txiki bat jasoko du parte-hartzaile bakoitzak

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

12 - 11

Etengabeko trebakuntza: Segurtasuna eta osasuna eraikuntza-lanetan Lekua: Streaming 2025ko abenduaren 11an, osteguna

12 - 16

Etengabeko trebakuntza: Segurtasuna eta osasuna eraikuntza-lanetan Lekua: Streaming 2025ko abenduaren 16an, asteartea

Twitter