2025ko abenduaren 17an, asteazkena
Gabonetako postalen lehiaketako epaimahaiak dagoeneko erabaki du zein lanek irabazi duten aurten. Ez da erraza izan aukeratzea, aurten marka guztiak hautsi baitira eta ehun lan baino gehiago jaso baititugu! Hauek izan dira aurtengo irabazleak:
Haurren kategoria (2017an eta hurrengo urteetan jaiotakoak):
- Lehen saria: Gabonak Artzai Onean, Urko Bersategi Arregi (8 urte).
- Bigarren saria: Izarretxea, Ameli Imaz Ruiz de Gordoa (5 urte).
- Hirugarren saria: Olentzeroren eraikuntza, Uhaitz Unanue Zabalo (8 urte).
Gazteen kategoria (2016 eta 2012 urteen artean jaiotakoak):
- Lehen saria: Gabonak ez dira eguzkitsuak, Nikole Zabaleta Otaegi (11 urte).
- Bigarren saria: Eguberri on, Ekhi Arregi Mayoz (11 urte). Gainera, hau izango da EHAEO Gipuzkoak jaiak zoriontzeko erabiliko duen postala.
- Hirugarren saria: Olentzeko arkitektoa, Chloe Pérez (11 urte).
Guztira 110 marrazki aurkeztu dira: 56 haurren kategorian eta 54 gazteen kategorian.
Epaimahaiak honako irizpide hauek hartu ditu kontuan sariak ematerakoan: gaiarekiko egokitasuna, ideiaren originaltasuna, adina eta marrazkiaren lanketa.
Sari-banaketa abenduaren 30ean izango da, asteartea, 13:00etan, Gipuzkoako EHAEOren egoitzan (Frantzia pasealekua 11, behea - Donostia).
Postal guztiak Gipuzkoako EHAEOaren egoitzan egongo dira ikusgai Gabonetan.
Parte-hartzaile guztiek opari txiki bat jasoko dute etxean, parte hartu izanagatik.
Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.