Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Azken berriak


Gipuzkoako EHAEOk Hiriko itsas frontea aldaketa klimatikoaren aurrean jardunaldiarekin irekiko du Gipuzkoako lurralde- eta hiri-ereduaren etorkizunaren inguruko zikloaren edizio berria

Azken berriak - 2025ko martxoaren 7

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzako Kultura batzordeak, Gipuzkoako etorkizuneko lurralde eta hiri ereduari buruzko hausnarketa eta eztabaida jardunaldien ziklo berri bat zabalduko du, Hiriko itsas-frontea aldaketa klimatikoaren aurrean jardunaldiarekin. Topaketa datorren martxoaren 20an (osteguna) egingo da Zarauzko Santa Klara Komentuan, 18:00etatik aurrera eta gaian adit...

Gehiago ikusi…

2024ko Gabonetako postal-lehiaketako lan irabazleak ezagutzen ditugu jada

Azken berriak - 2024ko abenduaren 19

Gabonetako postalen lehiaketako epaimahaiak dagoeneko erabaki du zeintzuk diren aurtengo irabazleak. Ez da erraza izan aukeratzea, 86 postal iritsi baitira guztira! Hauek izan dira aurtengo saridunak: Haurren kategoria (2016an eta hurrengo urteetan jaiotakoak): - Lehen saria: Baserrian, Peru Muñagorri (6 urte) - Bigarren saria: Din dan don, trineo en acción, Niko Garmendia Badiola (4 urte) - Hirugarren saria: Miró Ga...

Gehiago ikusi…

Gabonetako postal lehiaketa 2024

Azken berriak - 2024ko abenduaren 3

Urtero legez, Gipuzkoako EHAEOk haur eta gazteentzako gabonetako postal lehiaketa jarri du abian. Aurreko urteetako dinamika berdina jarraituko bada ere, hainbat aldaketa egongo dira, beraz, adi irakurri oinarriak! GAIAParte-hartzaileek arkitektura eta gabonak uztartzen dituzten marrazkiak aurkeztu beharko dituzte. KATEGORIAK 0 eta 13 urte bitarteko haur eta gazteentzako lehiaketa da, honako kategorietan banatuta: Ha...

Gehiago ikusi…

Gipuzkoako EHAEOk 'Zeinen ederra den Euskara!' lehiaketa jarri du abian Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Azken berriak - 2024ko azaroaren 21

Urtero legez, abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Gipuzkoako ordezkaritzak 'Zeinen ederra den euskara!' lehiaketa jarri du abian, honako helburuarekin: Arkitekturaren eta hirigintzaren esparruan euskara komunikazio-hizkuntza gisa bultzatzea eta euskarazko hiztegiaren aberastasuna zabaltzea. Parte-hartzaileek arkitektura edo hirigintzaren inguruk...

Gehiago ikusi…

Gabonetako Loteria 2024

Azken berriak - 2024ko azaroaren 7

Gipuzkoako EHAEOk 2024ko Gabonetako loteriaren zozketarako 53801 zenbakia erreserbatu du. Loteriako dezimoak jada eskuratu ditzakezue. Horretarako, hona jo dezakezue: Gipuzkoako EHAEO. Harrera Urumea pasealekua, 2 - behea B lokala 20014 Donostia Eskudirutan ordaindu beharko da zenbateko zehatzarekin. 7. zenbakia duen Loteria-administrazioan. Secundino Esnaola kalea 1, (Pinares plazan), Donostian

Abian da Lankidetza eta garapeneko proiektuak laguntzeko 2024ko deialdia

Azken berriak - 2024ko urriaren 22

Gipuzkoako EHAEOk Lankidetza Garapeneko proiektuak laguntzeko deialdi berria zabaldu du. Guztira, 4.000 €ko laguntza emango diut elkargokideek aurkezten dituzten proiektu bat edo gehiago finantzatzeko. Aurkezten diren proposamenak arkitektura, etxebizitzak, azpiegiturak, nekazaritza, ingurumena, hiri-garapena, landa garapena… bezalako gaiak aintzat hartuko ditu, eta ingurumena errespetatzen duten eta sustatzen duten...

Gehiago ikusi…

Gipuzkoako EHAEOk San Bartolome muinoari buruzko jardunaldia antolatu du, Gipuzkoako lurralde eta hiri etorkizunari buruzko hausnarketa eta eztabaida zikloaren baitan

Azken berriak - 2024ko urriaren 10

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzako Kultura | Gizartea batzordeak, Gipuzkoako etorkizuneko lurralde eta hiri ereduari buruzko hausnarketa eta eztabaidara gonbidatzen duen zikloarekin jarraitzen du. Hori horrela, San Bartolome muinoari buruzko topaketa antolatu du, datorren urriaren 15ean, asteartea, 18:00etan egingo dena UPV/EHUko Arkitektura Eskolan (Oñati plaza, 2 – Dono...

Gehiago ikusi…

Gipuzkoako EHAEOak Donostiako Udaletxe zaharra eta bere plaza nolakoa ziren erakutsi du, errealitate birtualeko proiektu baten bidez

Azken berriak - 2024ko urriaren 5

Gipuzkoako EHAEOk errealitate birtualeko proiektuaren aurrerapen bat aurkeztu du gaur goizean, XVIII. mendeko Donostiako alde zaharra birsortuko dunea. Hain zuzen ere, Plazara! izenburupean, hitzaldia eta familientzako tailer bat antolatu ditu gaurko, eta parte-hartzaileek aukera izan dute Hercules Torrellik 1723an diseinatu zuen udaletxe zaharrean eta hura zegoen plazan sartzeko. Azken proiektua 2025eko udazkenean a...

Gehiago ikusi…

Emaitzak: 41 - 48 / 453

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

26 / 11

Hausnarketa eta eztabaida jardunaldia: Auzoen berroneratzea Lekua: Agustinak Zentroa (Errenteria) Ordua: 18:00 2026ko azaroaren 26

27 / 11

Bizitza luzearen arkitektura Lekua: Donostiako Kursaala (4. aretoa) Ordua: 10:00 - 13:30 2026ko azaroaren 27