Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Hausnarketa eta eztabaida jardunaldia: Auzoen berroneratzea


2026ko azaroaren 26

Lekua: Agustinak Zentroa (Errenteria)

Ordua: 18:00

Eremua: Cultura

2026ko hausnarketa eta eztabaida jardunaldien zikloari amaiera emango dion saioa. Oraingoan Errenteriara joango gara, auzoen berroneratzeari buruz hitz egitera.

Topaketan zehar aztertuko dugu hiri-berroneratze prozesuek nola lagundu dezaketen espazio publikoa, etxebizitza, ingurumen-kalitatea eta auzoen nortasuna hobetzen. Hainbat ikuspegitatik egingo dugu: hirigintza eta arkitektura diseinua, elkarlaneko kudeaketa ereduak eta finantzazio tresnak.

Jardunaldiaren helburua da esku-hartze integralak bultzatzeko gakoak eta aukerak identifikatzea, eta arreta berezia jartzea behar sozial handienak dituzten eremuetan.

Gai horietan sakontzeko, Esther Zarrabeitia eta Emilia Román arkitektoek parte hartuko dute. Hitzaldien ondoren, mahai-inguru bat egingo da, Olatz Grijalba arkitektoak moderatua, eta gogoetak partekatzeko eta parte-hartzaileen artean eztabaida irekitzeko aukera emango du.

Jardunaldian parte hartzea doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da.

IZEN-EMATEA

Jarduera honek Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun, Lurralde Plangintza eta Turismo Departamentuaren lankidetza du.

Kartela

Kartela

Esther Zarrabeitia

Esther Zarrabeitia

Olatz Grijalba

Olatz Grijalba

Erantsitako fitxategiak

Emilia Román Esther Zarrabeitia - biografia laburra Olatz Grijalba - biografia laburra

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

26 / 11

Hausnarketa eta eztabaida jardunaldia: Auzoen berroneratzea Lekua: Agustinak Zentroa (Errenteria) Ordua: 18:00 2026ko azaroaren 26

27 / 11

Bizitza luzearen arkitektura Lekua: Donostiako Kursaala (4. aretoa) Ordua: 10:00 - 13:30 2026ko azaroaren 27