Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Azken berriak


Gipuzkoako EHAEOren Jaiak hainbat belaunalditako profesionalak bildu zituen aitortza eta ongietorri jardunaldi batean

Azken berriak - 2026ko ekainaren 25

Ekainaren 19an, Gipuzkoako EHAEOaren Jaia ospatu genuen, belaunaldi ezberdinetako lankideak elkartu zituen topaketa hurbil eta atseginean. Jardunaldian, omenaldia egin zitzaien lanbidean 25 eta 50 urte bete zituzten elkargokideei, hartutako konpromisoagatik eta lanbidean egindako lanagatik. Era berean, Elkargoan sartu ziren kide berriei ongietorria egiteko ere balio izan zuen ekitaldiak, une berezi hau eurekin partek...

Gehiago ikusi…

Zabalik dago Gipuzkoan proiektu jasangarriak aitortzeko 2026ko GJH Sarien deialdia

Azken berriak - 2026ko ekainaren 11

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Jasangarritasun Batzordeak, Habic-en laguntzarekin, GJH Sarien (Hiri eta Komunitate Jasangarriak) beste edizio baterako deialdia ireki du. Ekimen horren helburua da auzoetako eta komunitateetako bizi-kalitatea ikuspegi jasangarritik hobetzen laguntzen duten proiektuak eta ekimenak aintzatestea.Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) bat datozen proposamenak gara...

Gehiago ikusi…

EHAEO Gipuzkoak hamar urte bete ditu Bioterran parte hartzen

Azken berriak - 2026ko ekainaren 4

Urtero legez, EHAEOko Jasangarritasun Batzordeak Bioterran parte hartuko du. Bioterra produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren azoka da, eta ekainaren 5etik 7ra egingo da Ficoban (Irun).Aurtengo edizioa bereziki garrantzitsua izango da Elkargoarentzat, hamar urte beteko baitira iraunkortasunaren arloan erreferentziazko topaketa horretan aktiboki parte hartzen hasi zen...

Gehiago ikusi…

Nuevos pases para disfrutar de los paseos virtuales por la Donostia del siglo XVIII

Azken berriak - 2026ko apirilaren 23 - 4 iruzkin

Bidaiatu iraganeko Donostiara! Gipuzkoako EHAEOko Ondare Batzordeak 1813. urtea baino lehenagoko Donostia irudikatzen duen murgiltze esperientzia aurkeztu zueno udazkenean. Hiru urteko proiektua izan da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuaren laguntzarekin egina, eta bidaia birtual honekin bukatzen dena. Hiriko 3D eredu baten bidez, esperientzia berritzaile honek 1800eko Do...

Gehiago ikusi…

Hausnarketa eta eztabaida jardunaldien edizio berria, Auditz Akularreko hirigintza-garapenari buruzko topaketa batek irekiko dena

Azken berriak - 2026ko apirilaren 15

Gipuzkoako Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolamendu Sailak eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak (EHAEO) lau eguneko ziklo berri bat antolatu dute 2026rako. Jardunaldi horiek jendearentzat irekita egongo dira —aldez aurretik izena emanda—, lurraldearen etorkizunari eta hiri-ereduari buruz hausnartzeko. Saioetan funtsezko gaiak jorratuko dira, hala nola Auditz Akularren garapena, Pasaiako portuaren et...

Gehiago ikusi…

Clara Stella Vicari arkitektoak azken liburua aurkeztuko du Gipuzkoako EHAEOn

Azken berriak - 2026ko apirilaren 14

Gipuzkoako EHAEOko kultura batzordeak Clara Stella Vicari Aversa arkitektoaren Architettura: en el limitado borde terráqueo liburuaren aurkezpena antolatu du. Egilarekin batera, Xabier Unzurrunzaga, Marcello Sestito eta Oihana Santolaria egongo dira. Ekitaldia apirilaren 21ean, asteartean, izango da, 18:30ean, Gipuzkoako EHAEOren egoitzan. Vicari ezaguna da Donostian San Sebastián: un continuo diálogo entre la ciudad...

Gehiago ikusi…

Gipuzkoako Arkitektoen Elkargoak bat egin du KORRIKArekin

Azken berriak - 2026ko martxoaren 20

Martxoaren 19an abiatu zen 24. Korrika Atharratzetik, eta datozen 11 egunetan Euskal Herria zeharkatuko du euskararen aldeko aldarria zabalduz. Ohiko moduan, lekukoa eskuz esku ibiliko da herriz herri, hizkuntzaren aldeko konpromisoa eta batasuna irudikatuz. Aurten ere, Gipuzkoako Arkitektoen Elkargoak bat egin du ekimenarekin, eta kilometro baten bidez euren babesa adieraziko dute. Parte-hartzaileek ozen aldarrikatu...

Gehiago ikusi…

Gipuzkoako EHAEOko arkitektoen zerrenda berrietarako izen-ematea, zabalik

Azken berriak - 2026ko martxoaren 12

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak arkitektoen zerrenda berriak egiteari ekingo dio. Alde batetik, gaur egun indarrean dauden zerrendetako datuak berritzeko beharra ikusi da; bestetik, horietan argertzen zen lan-moten sailkapena zabaltzea beharrezkotzat jo da. Zerrenda horietan parte hartu nahi duten elkargokideek izena emateko formularioa bete beharko dute, eta beren harr...

Gehiago ikusi…

Emaitzak: 9 - 16 / 453

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

26 / 11

Hausnarketa eta eztabaida jardunaldia: Auzoen berroneratzea Lekua: Agustinak Zentroa (Errenteria) Ordua: 18:00 2026ko azaroaren 26

27 / 11

Bizitza luzearen arkitektura Lekua: Donostiako Kursaala (4. aretoa) Ordua: 10:00 - 13:30 2026ko azaroaren 27