Azken berriak - 2018ko irailaren 25
-------------EPAIMAHAIAREN EBAZPENA------------- Gipuzkoako EHAEO Lankidetza Garapeneko proiektuak laguntzeko deialdi berria zabaldu du. Gipuzkoako elkargokideek aukera izango dute laguntza jaso dezaketen proiektuak aurkezteko. Horretarako, Gipuzkoako EHAEOk 2.500 €ko laguntza emango du proiektu bat edo batzuk finantzatzeko. Aurkezten diren proposamenak arkitektura, etxebizitzak, azpiegiturak, nekazaritza, ingurumena...
Azken berriak - 2018ko irailaren 24
Urriaren 1ean, Arkitekturaren Mundu Egunarekin bat eginez, Gipuzkoako EHAEOk Arkitekturaren Asteari emango dio hasiera. Aurten, berezi arkitektoaren jardunari buruz hitz egingo dugu, egon diren aldaketen inguruan eta etorkizunean egon daitezkeenak aurreikusten. Hori horrela, aste guztian zehar gaiaren inguruan hitz egiteko gonbidatu bikainak izango ditugu. Bestalde, Do.co.mo.mo plaka bat ere jarriko dugu Pasaian. Eki...
Azken berriak - 2018ko irailaren 21
Pasa den irailaren 15ean Baionara egin genuen bisita gidatua, EHAEOren Ondarearen Batzordeak antolatuta Bayonne Centre Ancien eta Patrimonie et Avenir elkarteekin elkarlanean. Giro ezin hobean non umore ona izan zen protagonista 45 lagun elkarotu ziren (elkargokide eta lagunak), eta Baiona herriko arkitektura ezagutzeko aukera izan zuten bertako arkitektoen eskutik. Egitarau oso zabal bat prestatu zen, eta beste batz...
Azken berriak - 2018ko uztailaren 23
Ondarearen Europako Jardunaldien baitan Bayonne Centre Ancien, Patrimonie et Avenir erakundea eta Gipuzkoako EHAEOren Ondarearen batzrodeak bisita gidatu bat antolatu dute Baionara Gipuzkoako EHAEOeko arkitektoentzat, lagun batekin edo gehiagorekin etor daitezkeenak. Hiriko arkitektoen gidaritzapean, interesgarriak diren eraikinetara egingo da bisita, horietako batzuk espreski egun horretan bertan zabalduko direnak....
Azken berriak - 2018ko uztailaren 16
Jazzaldia egiten den egunetan Gastronomiazko Anaiartera -EHAEO bertako bazkide da- joateko zozketaren irabazleak baditugu jada. 85 elkargokidek hartu dute parte, horregatik irabazleetako batek azken momentuan joaterik ez balu, uztailak 19 (osteguna) baino lehen esan beharko du Elkargoko Idazkaritzan, bere ordez, beste pertsona bat joan ahal dadin. IRABAZLEEN ZERRENDA OHAR GARRANTZITSUAK: - Zozketak sartzeko eskubidea...
Azken berriak - 2018ko uztailaren 4
Gipuzkoako EHAEOk elkargokideei dei egiten die izaera artistikoa (pintura, marrazketa, eskultura...) duen arkitektoen talde bat sortzeko interesa duen ala ez jakitearren. Asmoa da Ligne et Couleur elkarte frantsesarekin senidetzea modu independientean, eta honek antolatzen dituen ekintzetan parte hartzea. Gainera, etorkizunean tokiko beste ekintza batzuk egiten saiatuko ginateke, nahiz eta elkarte frantsesa eta Europ...
Azken berriak - 2018ko ekainaren 29
Gastronomiazko Euskal Anaiarteak Gipuzkoako EHAEOri, bertako bazkide garen heinean, zenbait leku uzten dizkigu elkargokideen artean banatu eta bertara joateko Jazzaldia egiten den egunetan (uztailaren 26, 27, 28 eta 29an), eta Trinitate plazan izango diren kontzertuetaz bertatik gozatzeko. Bertara gerturatzeko eta kontzertuetaz disfrutatzeko bi modu daude: 1) Munibe Jangela: Gehienez 10 pertsonentzako mahai bat erres...
Azken berriak - 2018ko ekainaren 8 - 3 iruzkin
ONDAREA, SARI ALA ZIGOR Duela zenbait urtetik, Gipuzkoan, oro har, eta zehazki Donostian, arkitektoek eta herritarrek larritasuna sentitzen dugu, neurri handi edo txikian aurretik existitzen diren eraikin edo elementuetan eragina izango duten lanen aurrean. Esku hartze bat egingo den bakoitzean, ez dakigu zehazki zer gertatuko den, eta eztabaida publiko antzeko bat sortzen da. Ondorioz, ez dira normaltasunez aplikatz...