Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Marrazketa tailerra Adriana Ibargoyenekin


2019ko ekainaren 15

Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - 20012 Donostia)

Ordua: 17:00 - 18:00

Eremua: Cultura

Adriana Ibargoyen artistak, Gipuzkoako EHAEOk hartzen duen Kale artean erakusketaren egileak, doako marrasketa tailer bat emango du adin guztietako pertsonentzat. Urban sketchers estiloari buruzko azalpen labur baten ondoren -erakusketa egiteko erabili den estiloa-, parte-hartzaileak eta artista bera, kalera irtengo dira marraztera.

Etortzen direnak, honako material hau ekarri beharko dute:

Koaderno txiki bat edota orriak eta hauek heltzeko euskarri bat

  • Arkatza
  • Borragoma
  • Txorroskiloa
  • Axota
  • Akuarelak (hautazkoa)

Lekuak mugatuak dira (gehienez 20 pertsona), beraz, aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa izango da.  

OHARRA: Datorren hilean beste tailer bat egitea aurreikusten da. Beraz, itxaron-zerrenda geratu direnak uztailekoan parte hartzeko lehentasuna izango dute.

INFORMAZIO GEHIAGO

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

26 / 11

Hausnarketa eta eztabaida jardunaldia: Auzoen berroneratzea Lekua: Agustinak Zentroa (Errenteria) Ordua: 18:00 2026ko azaroaren 26

27 / 11

Bizitza luzearen arkitektura Lekua: Donostiako Kursaala (4. aretoa) Ordua: 10:00 - 13:30 2026ko azaroaren 27