Hausnarketa- eta eztabaida-jardunaldia: HAPOa auzitan
2026ko irailaren 24
Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia)
Ordua: 18:00
Eremua: Cultura
Gipuzkoako etorkizunari buruzko gogoeta eta eztabaida jardunaldien topaketa berria, oraingo honetan Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) izango dugu hizpide.
Ziurgabetasunak, trantsizio ekologikoak eta aldaketa sozialek markatutako testuinguruan, saio honetan HAPOak gure hiriak kudeatzeko eta planifikatzeko tresna nagusi gisa duen eginkizunari buruzko hausnarketa kritikoa egitea da asmoa.
Gai horiei heltzeko, Felipe Castro Bermúdez eta Jon Aguirre Such hirigintza-arkitektoen parte-hartzea izango dugu. Biek ibilbide eta esperientzia sendoa dute hirigintzaren arloan.
Hitzaldien ondoren, eztabaidarako gune bat irekiko da, Izaskun Aseguinolaza Braga arkitekto doktoreak moderatua, eta hiri-plangintzaren etorkizunari buruzko ikuspegi desberdinak sakondu eta partekatzeko aukera emango du.