Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

II Ikus-entzunezko lanen lehiaketa Arkitektura eta Hirigintzari buruz Creative Commonsen


2017ko ekainaren 1

EHAEOren Gipuzkoako ordezkaritza Donostiako Creative Comomns zinemaldiaren Arkitektura eta Hirigintza sailarekin batera (#cCCd_fest), abian jarri dute Arkitektura eta Hirigintzaren inguruko II Ikus-entzunezko lanen lehiaketa creative commonsen (2017). Lehiaketa hau publiko orokorrari irekita dago, baina parte hartzaileek, gutxienez, elkargokide baten baseba beharko dute, oinarrietan jasotzen den bezala. Lehiaketaren irabazleak, 1.000 €ko balioa duen saria jasoko du. Parte hartzeko interesa dutenek, lanak 2017ko ekainaren 1a eta irailaren 20a bitartean bidali beharko dituzte.   

Arkitektura eta hirigintzaren inguruko ikus-entzunezko dokumentuak libreki partekatuak bultzatzeko helburuarekin sortu da ekimen hau, kolektibo profesionalari begira. Gaiak lanbidearekin zerikusia izan beharko du: eraikuntza elementuetatik, itxuraren inguruko hausnarketara; historiatik, pentsamendu kritikora... Deialdi honetan bat egiten dute arkitektura eta hirigintzaren inguruko ikus-entzunezko dokumentazioaren interesak eta kultura librearenak, ezagutzaren partekatzea eta orokorrean, komunaren filosofiarenak (commons). 

IKUS OINARRIAK (gazteleraz)

 

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

26 / 11

Hausnarketa eta eztabaida jardunaldia: Auzoen berroneratzea Lekua: Agustinak Zentroa (Errenteria) Ordua: 18:00 2026ko azaroaren 26

27 / 11

Bizitza luzearen arkitektura Lekua: Donostiako Kursaala (4. aretoa) Ordua: 10:00 - 13:30 2026ko azaroaren 27