2025ko urriaren 28
Kategoria: Formación
Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia)
Ordua: 9:00 - 14:00 / 15:30 - 19:30
HELBURUA: Eraikinen energia-ziurtapenean egin daitezkeen hurrengo aldaketetara hurbiltzea, 2024/1275 Direktiba, eraikinen energia-eraginkortasunari buruzko direktiba berria gure ordenamendu juridikora egokitzean. Hizlaria: Miguel Angel Pascual Buisan. Ingeniaritza Industrialean doktorea NUPen Prezioa: Elkargokideak, 24 €; Besteak, 96 €. EGITARAUA + IZEN-EMATEA
2025ko urriaren 28
Kategoria: Formación
Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Donostia)
Helburua: Energia-eraginkortasunari buruzko direktiba berriaren proposamenei eta energia-ziurtapenaren irismenean duen eraginari eta/edo hedapenari buruzko ezagutza partekatzea, baita eraikinetan ezagutu eta ebaluatu beharreko adierazle berriei buruzkoa ere, hala nola berotze globalaren potentziala edo berrikuntza-pasaportea, segimendu- eta kontrol-tresna gisa.LASTER, INFORMAZIO GEHIAGO
2025ko urriaren 25
Kategoria: Patrimonio
Lekua: Elkargunea: Coliseo antzokia. Merkatu kalea, 2 (Eibar)
Ordua: 11:00 (castellano) ; 12:30 (euskera)
Eibar ezaguna da armagintzan izan zuen iraganagatik, baina ba al zenekien 1920ko krisi handi hartatik industria berri bat sortu zela? Bizikletek hiria eraldatu zuten eta ORBEA, GAC, BH, ABELUX, CIL, GAMMA, ZEUS edo ECHASA bezalako marken arrastoa tokiko arkitekturan eta hirigintzan nabarmena da. Joseba Aranzabal Iraeta arkitektoaren eskutik, lantegi horiek etxebizitzekin batera egon zirela eta Eibarko hiri-paisaiari...
2025ko urriaren 23
Kategoria: Sostenibilidad
Lekua: Miramar Jauregia
Ordua: 18:00
Gipuzkoako EHAEOko Jasangarritasun Batzordeak eta Donostia Sustainability Forumek "Etorkizunerako arkitektura: errealitate jasangarri baterantz" hitzaldia antolatu dute, Bruno Sauer Espainiako Green Building Council-eko (GBCe) zuzendari nagusiaren eskutik. Jarduera hau, Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren Off Mugak programazioaren barruan kokatzen da, baita ere. INFORMAZIO GEHIAGO
2025ko urriaren 22
Kategoria: Formación
Lekua: Streaming
Helburua: Autobabesaren lege-esparru autonomikoa eta estatala ezagutzea. Hizlaria: Juan B. Echeverría Trueba. Arkitektura doktorea LASTER, INFORMAZIO GEHIAGO
2025ko urriaren 21
Kategoria: Formación
Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Donostia)
Ordua: 15:00-20:00
Helburua: Hondakinen kudeaketan eman diren aldaketa legalak eta praktikoak ezagutzea, baita horiek betetzeko erabilgarri dauden tresnak ere. Hizlaria: Álvaro Cerezo Ibarrondo LASTER, INFORMAZIO GEHIAGO
2025ko urriaren 18
Kategoria: Patrimonio
Lekua: Iparragirre etorbidea, 35 (Irun)
Ordua: 11:00
Irungo Udalak Jorge Oteiza eta Nestor Basterretxearen etxe-tailer historikoa erosi du, 1956an Luis Vallet arkitektoak eraiki zuena. 1957 eta 1974 urteen artean bi artistek bizi eta lan egin zuten gune hau, euskal kultur berrikuntzan giltzarri izan ziren GAUR, Frontera Films eta Ez Dok Amairu bezalako kolektiboek bultzatu zuten sormen gunea izan zen. Eraikina DOCOMOMO plakarekin aintzatetsi zen 2020an Gipuzkoako EHAEO...
2025ko urriaren 17
Kategoria: Otros
Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia)
Ordua: 19:00
Gipuzkoako EHAEOak urrian 17an Ordezkaritzaren jaia ospatuko du, eta elkargokide gisa 50 eta 25 urte betetzen dituzten lagunak omenduko ditu. Bestalde, 2024ko ekainetik 2025eko irailera elkargokidetu direnei ongietorria emango zaie. Bide batez, egun honetan ere berriki birgaitu den egoitzaren inaugurazioa egingo da. Ekitaldi hau elkargokideentzat da eta izena emateko xehetasunak posta elektroniko bidez jaso dituzte.