Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Gipuzkoako EHAEOak Errenterian itxiko du 2026ko hausnarketa- eta eztabaida-jardunaldien zikloa, auzoaen berroneratzeari buruzko topaketa batekin


2026ko azaroaren 23

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak (EHAEO) Gipuzkoan duen ordezkaritzako Kultura Batzordeak auzoak berroneratzeari buruzko jardunaldia egingo du datorren ostegunean, azaroaren 26an, Errenterian. Bertan aztertuko da hiriko esku-hartzeek nola lagundu dezaketen espazio publikoa, etxebizitza, ingurumen-kalitatea eta auzoen nortasuna hobetzen. Topaketa 18:00etan izango da, Agustinak Zentroan, eta Emilia Román eta Esther Zarrabeitia arkitektoek parte hartuko dute, Olatz Grijalba arkitekto doktoreak moderatuko duen elkarrizketa-mahaiaz gain. Ongietorria Oihana Santolaria Gipuzkoako EHAEOko Kultura batzordekideak eta Eneko del Amo Errenteriako Udaleko Hirigintza zinegotziak emango dute. Saio honekin amaituko da 2026ko edizioari dagokion Gipuzkoako etorkizuneko lurralde eta hiri ereduari buruzko hausnarketa eta eztabaida zikloa.

Jardunaldi honetan, hiri-berroneratze prozesuek auzoetako bizi-baldintzak hobetzen nola lagundu dezaketen aztertuko da. Hainbat ikuspegitatik aztertuko dute gaia, hala nola hirigintza eta arkitektura diseinua, elkarlaneko kudeaketa ereduak eta finantzazio tresnak. Helburu nagusia behar sozial handienak dituzten eremuetan arreta berezia jarriko duten esku-hartze integralak bultzatzeko gakoak eta aukerak identifikatzea izango da.

Emilia Román eta Esther Zarrabeitiaren hitzaldien ondoren, Olatz Grijalbak elkarrizketarako espazio bat moderatuko du. Bertan, bi arkitektoek parte hartuko dute eta bertaratutako publikoari ere ahotsa emango zaio, hiri-berroneratzeak dakartzan erronka eta aukeren inguruko hausnarketak eta esperientziak partekatzeko asmoz.

Aurrekoetan bezala, sarrera doakoa izango da, baina aldez aurretik Gipuzkoako EHAEOren webgunean izena eman beharko da jardunaldian parte hartzeko. Topaketaren amaieran, mokadutxo bat eskainiko zaie bertaratutakoei.

Hizlariak

Emilia Román arkitekto doktorea eta Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko irakasle titularra da. Hirigintzaren, paisaiaren, lurraldearen, kultura-ondarearen eta ingurumen-jasangarriaren alorretan garatzen du irakaskuntza- eta ikerketa-jarduera. Bere ikerketa planifikazioaren eta hiri-berroneratzearen, ingurumenaren, osasunaren eta bizi-kalitatearen arteko harremanen azterketan oinarritzen da.

Esther Zarrabeitia, berriz, Hirigintzan espezializatutako arkitektoa da, Nafarroako Unibertsitateko Arkitekturako Goi Eskolan (1993). 1997tik Debegesako Hirigintza eta Birgaitze Saileko arduraduna da, Debabarrena eskualdeko garapen agentzia eta eskualdea birgaitzeko hirigintza sozietatea. 25 urtetik gorako esperientzia du plan bereziak eta hiria birgaitzeko eta berroneratzeko proiektuak bultzatzen, idazten, garatzen eta kudeatzen, bai hirigune historikoetan, bai eskualdeko auzoetan.

Olatz Grijalbari dagokionez, arkitekturan doktorea eta jardunaldi honetako moderatzailea, Hiri-berroneratzea Euskadin. Diskurtsoaren eta errealitatearen arteko desadostasunak, 2017an defendatu zuena. Orduz geroztik, ikerketa-ildo hori sendotu du, Autonomia Erkidegoko, Estatuko eta Europako hainbat proiektu eta kontratutan parte hartuz. Gaur egun, hirigintzaren eta lurralde-antolamenduaren arloko irakasle eta ikertzaile gisa dihardu, EHUko CAVIAR ikerketa-taldean.

 

Jardunaldi hauei buruz

Gipuzkoako EHAEOk 2022aren amaieran antolatzen hasi zen lurralde- eta hiri-ereduari buruzko hausnarketa eta eztabaida jardunaldien hemezortzigarren topaketa da hau, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketa departamentuaren laguntzarerekin, eta oraingo honetan, Errenteriako Udalarekin ere.

2026rako lau jardunaldi programatu dira. Lehenengoa apirilean izan zen, eta Auditz Akularri eskaini zitzaion; bigarrena, maiatzean, Pasaiako Portuaren inguruan egin zen. Irailean antolatu zen topaketak HAPOak hiria kudeatzeko eta planifikatzeko tresna nagusi gisa duen papera aztertu zuen. Errenteriako jardunaldi hau edizio honetako laugarrena eta azkena izango da.

Jardunalid guztiak grabatuak daude eta Gipuzkoako EHAEOren YouTube kanalean ikus daitezke.

 -----------------------

Informazio gehiago behar izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan:

Raquel López
Komunikazio saila · EHAEO Gipuzkoa
T. 688 834 213 / 943 320 194 · H. el.: komunikazioa@coavngipuzkoa.eus

kartela

kartela

Hizlariak

Hizlariak

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

27 / 11

Bizitza luzearen arkitektura Lekua: Donostiako Kursaala (4. aretoa) Ordua: 10:00 - 13:30 2026ko azaroaren 27

02 / 12

Etengabeko trebakuntza: REVIT. Planoen dokumentazioa 2026 Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 9:30-14:00 2026ko abenduaren 2

09 / 12

Etengabeko trebakuntza: REVIT. Planoen dokumentazioa 2026 (bigarren zatia) Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 9:30-14:00 2026ko abenduaren 9