Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Ondarearen Europako Jardunaldiak: Irungo Aduana zaharra. Memoria eta nortasunren historia kolektiboa


2020ko urriaren 30

Lekua: Irungo Aduana Zaharraren kanpoaldean

Ordua: 18:00

Eremua: Patrimonio

AURREZ AURREKO EKITALDIA BERTAN BEHERA GERATZEN DA

Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, Gipuzkoako EHAEOk eta Irungo Udalak elkarlanean ekintza hau antolatu dute, Irungo Aduana zaharrak bai hirian eta baita herritarrengan denboran zehar jokatu duen papera berreraikitzeko balioko duena. Horretarako, "denboraren lerro" bat sortuko da non parte hartu nahi duten guztien ekarpenak jasoko diren.

Hori horrela, Aduana eraikinaren zenbait irudi aukeratu dira, aduana eraiki zenetik gaur egun artekoak, eta parte-hartzaielek irudi bakoitzak zer iradokitzen dien idatzi beharko dute labur-labur, bai bakoitzaren bizipenak edota norbaitek kontatutakoak. Parte hartzeko, inkesta hau bete daiteke, edota urriaren 30ean bertan, Aduanatik hurbil instalatuko den karpan.

Gainera, egun horretan, historialari baten laguntza izango dugu eraikin adierazgarri honen xehetasunak emango dizkigunak.

COVID-19 dela-eta segurtasun protokolo zorrotzak jarraitu behar ditugu, birusaren hedapena ekiditzeko. Beraz,  lekuak mugatuak izango dira eta horregatik, inoiz baino gehiago urriaren 30ean Irungo ekitaldira joan behar baduzu izen-ematea orria beteatzea beharrezkoa da.

IZEN-EMATE ORRIA

Informazio osagarria:

ADUANAKO SUTEARI BURUZKO ARTIKULUA

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 / 10

Coca Cola fabrika zaharrean DOCOMOMO plaka jartzeko ekitaldia Lekua: Coca Cola eraikin zaharra (Albia Beilatokia. Recalde etorbidea, 55 - Donostia) Ordua: 12:00 2026ko urriaren 5

05 / 10

Mahai-ingurua: Oteiza eta Basterretxearen tailer-etxeari buruzko solasaldiak Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 19:30 2026ko urriaren 5

07 / 10

Etengabeko trebakuntza: Puentes térmicos en edificación. Therm Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 9:00 - 14:30 2026ko urriaren 7