Manufacturas Olaranera bisita gidatua. ABENDUAREN 20RA ATZERATUA
2017ko abenduaren 13
Lekua: Manufacturas Olaran, Beasain
Ordua: 10:00
Eremua: Cultura
EKINTZA HAU ABENDUAREN 20RA ATZERATU DA
KOMOMObiren hausnarketa bilerak bukatu ditugun honetan, eta prozesuari behar bezalako amaiera emateko, Beasainen dagoen Manufacturas Olaran eraikinera bisita gidatu batera antolatu dugu. Eraikin hau publikoari itxita dago gaur egun, eta hura ezagutzea aukera paregabea izango da. Amaia Gómez de Segura Beasaingo Udaleko teknikariaren eskutik egingo genuke bisitaldia, eta prozesuan zehar hitz egin diren gai batzuk bertatik bertara ikusi ahal izango ditugu.