Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Liburuaren aurkezpena + jardunaldia: Arkitektura Haur Hezkuntzan


2017ko azaroaren 28

Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - 20012 Donostia)

Ordua: 12:00-13:30

Eremua: Cultura

Arizmendi ikastolak sustatu eta Aitor Axpe arkitektoak eta Rafael Cristóbal hezkuntzan adituak elkarlanean idatzi dutenArkitektura Haur Hezkuntzan. Konfiantzaren pedagogia liburua aurkeztuko dugu.

Liburua aurkezteaz gain, arkitektoak, hezkuntzan adituak eta administrazio publikoko eragileak elkartzeko asmoz, ordubete inguru iraungo duen saio bat egingo da, helburu honekin: Konfiantzaren pedagogia oinarritzat harturik, eskola eta espazioen diseinuan arkitekturak egiten duen ekarpena azaldu, eta bidez batez, arkitektoek eta hezkuntza arloan profesinalak diren lana uztartu. 

Bestalde, eraldaketa prozesu hasi edo hastear dauden eskolak eta arkitektoak harremanetan jartzea du helburu jardunaldi honek. Bidaia horretan laguntza emateko, berrikuntza eta eraikuntza uztartzen dituzten ikastetxe, irakasle eta arkitektoen eskuetan gida hau jarriko da, hutsetik ez daitezen abiatu. Lehen aldia da mota honetako liburu bat argitaratzen dena, planoak eta 3D egiturak jasotzen dituena. Oraingoz euskaraz badago ere, gazteleraz eta ingelesez argitaratzeko asmoa dago. 

Azkenik, indarrean dauden arau administratiboak eraldatzeko gogoa duten eragileei errealitate berriak auzkezteko asmoarekin egingo da aurkezpen saioa.

EGITARAUA

IZEN-EMATEAK

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

16 / 11

Etengabeko trebakuntza: Arkitektura eta hirigintza bizitza osasuntsu baterako Lekua: Online Ordua: 15:30-18:30 / 9:30-12:30 2026ko azaroaren 16

17 / 11

Gipuzkoako EHAEOeko Egoiliarren biltzarra (2026ko azaroa( Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 16:30 (lehen deialdia) ; 17:00 (bigarren deialdia) 2026ko azaroaren 17

17 / 11

Etengabeko trebakuntza: Navisworks-ei buruzko ikastaro praktikoa Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 9:00 - 14:30 2026ko azaroaren 17