Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Hitzaldia + eztabaida: Hiri-erresilentzia: nola egiten dio aurre gaur egun hiriak mehatxu eta arriskuei. Patxi López Arkitektoaren eskutik


2018ko maiatzaren 11

Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - 20012 Donostia)

Ordua: 13:00-15:00

Eremua: Cultura

Patxi López arkitekto eta elkargokideak Hiri-erresilentzia: nola egiten dio aurre gaur egun hiriak mehatxu eta arriskuei hitzaldia emango du, eta horren inguruko eztabaida moderatuko du. Bazkal orduan egingo da ekintza hau, horregatik, haur gertatzen den bitartean mokadutxo bat eskainiko da.

Sarrera doakoa izango da, baina ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea (azken eguna, maiatzak 8 12:00etan). Leku mugatuak.

IZEN-EMATE ORRIA

Hitzaldi-eztabaidari buruz
Existitzen direnetik, hiriek hamaika erronkei egin behar izan die aurre, eta hauen lorpena, ez kasu gutxietan, berezko biziraupenaren mende egon da. Jazarpenak, epidemiak, goseteak, lurrikarak, lehorteak edota uholdeak gertatu diren hondamendietako batzuk dira eta historian zehar hiriak txikitu izan dituzte. Hauez gain, gaur egun aldaketa klimatikoaren eta teknologiaren erabilera maltzurraren -zibergerra edota ziberterrorismoa- bezalakoak ehiatu behar zaizkio, geroz eta txikiagoa eta globalizatuagoa den mundu batean. Gizarte modernoak hauek aurreikusteko eta arriskuei aurre egiteko dugun ahalmenaren baitan dago gure eta gure hirien etorkizuna, kalteen minimizazioa eta susperraldi azkar baten mesedetan.

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 / 10

Coca Cola fabrika zaharrean DOCOMOMO plaka jartzeko ekitaldia Lekua: Coca Cola eraikin zaharra (Albia Beilatokia. Recalde etorbidea, 55 - Donostia) Ordua: 12:00 2026ko urriaren 5

05 / 10

Mahai-ingurua: Oteiza eta Basterretxearen tailer-etxeari buruzko solasaldiak Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 19:30 2026ko urriaren 5

07 / 10

Etengabeko trebakuntza: Puentes térmicos en edificación. Therm Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 9:00 - 14:30 2026ko urriaren 7