Hiri-kudeaketa hobetzeko I Jardunaldiak: Zainketen krisia. Nola erantzuten dute hiriek eta hiria osatzen duten eraikinek?
2022ko martxoaren 17 tik2022ko martxoaren 18-ra
Lekua: Euskadiko Arkitektura Institutoa (Donostia)
Ordua: 17an, 10:00-17:45 / 18an, 10:00-12:45
Eremua: Cultura

Gipuzkoako EHAEOk, Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Antolamendu Sailaren laguntzarekin, Hiri-kudeaketa hobetzeko I. jardunaldiak antolatu ditu: Zainketen krisia, nola erantzuten dute hiriek eta horiek osatzen dituzten eraikinek? Helburua da hiriek eta arkitekturak zaintzaren eta hauek bizi duten krisiaren inguruan erantzuteko gai ote direnaren inguruan hausnartzea eta eztabaidatzea.
IKUSI EGITARAUA.
Gipuzkoako EHAEOk martxoaren 8aren inguruan egiten ari den ekintzen barruan kokatzen da jarduera hau. Horregatik, jardunaldi horien ardatza emakumeen eta gizonen berdintasunaren ikuspegi feminista izango da.
Hala, zenbait hitzaldietan, generoaren egiturazko desberdintasunek sexuaren arabera duten eragin bereizgarria aztertuko da.
Parte-hartzea doakoa da, baina aurretik izena ematea beharrezkoa da.