Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Herritarrentzako informazio-saioa, Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa eta irisgarritasunaren ingurukoa


2018ko martxoaren 20

Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - 20012 Donostia)

Ordua: 19:00

Eremua: Otros

Gipuzkoako EHAEOk herritar guztiei irekia dagoen hitzladia antolatu du,  Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT) eta irisgarritasunaren ingurukoa, eta egon daitezkeen zalantzak argituko dira. Jakina den bezala, 50 urtetik gora eraikinek 2018ko ekainaren 27a baino lehen pasa beharko dute EITa, eta herritar askok agertu dituzten kezkak direla eta, Gipuzkoako EHAEOk legeak gai honen inguruan esaten duena eta eman beharreko pausuak zeintzuk diren azalduko du. Bilera Gipuzkoako EHAEOean (Frantzia hiribidea, 11 – Donostia) izango da eta bertan honako hauek parte hartuko dute: Judith Ubarrechena Gipuzkoako EHAEOko presidentea eta Eduardo Montoya, arkitektoa eta gaur egungo Zuzendaritza Batzordeko kideetako bat. Sarrera doakoa izango da.

Informazio gehiago eskuratu nahi dutenek 943 320 194 telefonora deitu edota komunikazioa@coavnss.org helbidera posta bat idaztea baino ez dute.

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

16 / 11

Etengabeko trebakuntza: Arkitektura eta hirigintza bizitza osasuntsu baterako Lekua: Online Ordua: 15:30-18:30 / 9:30-12:30 2026ko azaroaren 16

17 / 11

Gipuzkoako EHAEOeko Egoiliarren biltzarra (2026ko azaroa( Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 16:30 (lehen deialdia) ; 17:00 (bigarren deialdia) 2026ko azaroaren 17

17 / 11

Etengabeko trebakuntza: Navisworks-ei buruzko ikastaro praktikoa Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 9:00 - 14:30 2026ko azaroaren 17