Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Erakusketaren inaugurazioa: Utopia konkretuak. Lankidetza hiri-proiektuak Limako auzo popularretan, 2015-2023


2023ko ekainaren 21

Lekua: Gipuzkoako EHAEO. Frantzia pasealekua, 11 - Donostia

Ordua: 18:30

Eremua: Cultura

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak Utopia konkretuak. Lankidetza hiri-proiektuak Limako auzo popularretan, 2015-2023 erakusketa hartuko du, Ezekiel Collantes (Andoain, 1977) eta Javier Vera (Lima 1981) arkitektoek ekoitzi eta, aldi berean, komisariotzen dutena. Erakusketa honek Hirikiten (Eibar) eta CITIO-CCC Espacio Residual (Lima) elkarteek 2015. urtetik elkarlanean garatu duten lana jasotzen du, eta beste batzuen artean, Gipuzkoako EHAEOren diru-laguntza izan du, lankidetza eta garapenerako ematen dituen laguntzen baitan.

Inaugurazio-ekitaldia ekainaren 21ean, asteazkena, 18:30ean izango da Gipuzkoako EHAEOren egoitzan.

Sarrera doakoa izango da, baina aurretik izena ematea beharrezkoa izango.

Erakusketa hau Elkargoaren egoitzan egongo da ikusgai irailak 15 arte honako ordutegian: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:30era.

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

16 / 11

Etengabeko trebakuntza: Arkitektura eta hirigintza bizitza osasuntsu baterako Lekua: Online Ordua: 15:30-18:30 / 9:30-12:30 2026ko azaroaren 16

17 / 11

Gipuzkoako EHAEOeko Egoiliarren biltzarra (2026ko azaroa( Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 16:30 (lehen deialdia) ; 17:00 (bigarren deialdia) 2026ko azaroaren 17

17 / 11

Etengabeko trebakuntza: Navisworks-ei buruzko ikastaro praktikoa Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 9:00 - 14:30 2026ko azaroaren 17