Erakusketaren inaugurazioa: Erabilera-lagapeneko etxebitza, eredutik harago
2026ko azaroaren 18
Lekua: COAVN Gipuzkoa
Ordua: 18:00
Eremua: Cultura
Gipuzkoako EHAEOak «Erabilera-lagapeneko etxebizitza eredutik harago: artikulazio publiko-komunitarioak Europako hainbat lurralde testuingurutan» izeneko erakusketa hartuko du. Erakusketa hau azaroaren 18tik abenduaren 4ra arte egongo da ikusgai Elkargoko areto nagusian.
Euskadin, Katalunian eta Genevan egindako lagapeneko etxebizitza kooperatiboei buruzko ikerketa baten emaitzak jasotzen dira bertan. Kasu horien bitartez, etxebizitza eskuratzeko eredu konbentzionalaren alternatibak bultzatzeko ekimen komunitarioak eta administrazio publikoak nola artikulatzen diren aztertzen da.
Erakusketaren aurkezpenean ikerketaren egileek egongo dira:
Koldo Telleria Andueza, arkitekto doktorea
Rafael Grau Cardenas, arkitektoa eta arte lizentziaduna
Mirene Begiristain Zubillaga, ekonomian doktorea.
Parte hartzea doakoa da, baina aurretik izena ematea gomendatzen da.