Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Erakusketaren erakusketa: Ilustrazioko bi hiri: Bakearen Hiria eta Zangoza berria


2023ko irailaren 28

Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 - Donostia / Streaming

Ordua: 18:30

Eremua: Patrimonio

Ondarearen batzordeak antolatuta, Aritz Díez Oronoz eta Andrés Caballero Lobera doktore-arkitektoek komisariatzen duten Ilustrazioko bi hiri: Bakearen Hiria eta Zangoza Berria erakusketa hartuko du Gipuzkoako EHAEOak. Erakusketa hau Ilustrazioak eta arkitektura neoklasikoak Euskal Herrian egon ziren egitasmoen erakusle da. Jasotzen dituen proiektuak aurrera eraman ez ziren arren, ilustratuek bultzatu zuten hiritartasun kontzientziak sustatutako eraldaketaren emaitza nabarmenenak dira.

Inaugurazio egunean komisarioek azalduko dute nola XVIII mendeko bulebar eta zumardien inguruan egiten ari ziren ikerketa baten harira sortu zen erakusketa hau egiteko ekimena, Abandoko Bakearen Hiria eta Zangoza Berriaren proiektuen bitxitasunak bultzatuta.

DOAKO IZEN-EMATEA

INFORMAZIO GEHIAGO

 

Erakusketa hau 2023ko abenduaren 31 arte egongo da zabalik honako ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

16 / 11

Etengabeko trebakuntza: Arkitektura eta hirigintza bizitza osasuntsu baterako Lekua: Online Ordua: 15:30-18:30 / 9:30-12:30 2026ko azaroaren 16

17 / 11

Gipuzkoako EHAEOeko Egoiliarren biltzarra (2026ko azaroa( Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 16:30 (lehen deialdia) ; 17:00 (bigarren deialdia) 2026ko azaroaren 17

17 / 11

Etengabeko trebakuntza: Navisworks-ei buruzko ikastaro praktikoa Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 9:00 - 14:30 2026ko azaroaren 17