Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

12 hilabete 12emakume- arkitekto: Miren Vives


2020ko urtarrilaren 31

Lekua: Gipuzkoako EHAEO (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia)

Ordua: 13:00-15:00

Eremua: Cultura

2020ko '12 hilabete 12 emakume-arkitekto' hitzaldi zikloaren lehen topaketa.

Doako HITZALDI + BAZKARIA Miren Vivesekin. Ezinbestekoa aurretik IZEN-EMATEA.


Miren Vives (1973)

2002an Donostiako AGET-an ikasketak burutu ostean Markinako Arrizabalaga Arkitektoekin lan egin nuen sei urtez. Bitartean, bikote-lankide Patxi Galarragak eta biok arkitektura bulego txiki bat jarri genuen martxan. Ohiko birgaitze eta proiektu txikiekin batera irisgarritasun gaiak lantzeko aukera paregabea izan genuen Lanzaroteko apartamentu konplexu batean. Inklusioaren munduak eta bi alaba haztearen esperientziak beste gai askotara ireki zizkigun begiak, besteak beste haurtzaroa, zahartzaroa eta nola ez, feminismoa. Pixkanaka gure lanbidea esperientzia eta ikasketa pertsonaletara erabat uztartu zitzaion, eta gaur egun ez dugu jada ohiko arkitektura bulego baten antzik.

Hiri eta auzo osasungarriago eta bidezkoagoak sustatzen ditugu, pertsonen eguneroko bizitzan eta ongizate fisikoan, mentalean eta sozialean ingurune urbanizatuek eta eraikiek duten eragina oinarri hartzen duten diagnostikoen eta proiektuen bitartez. Horretarako hainbat ikuspegi hartzen ditugu ardatz, besteak beste generoa, zahartze aktiboa, haurtzaro autonomoa, aniztasun funtzionala edota ahalmen ekonomikoa.

Erakunde publikoentzako egiten dugu lan: alorren arteko zeharkakotasuna bultzatzeaz gain, politikarien, teknikarien eta hiritarren prestakuntza eta partehartzea sustatzen dituzten prozesuak proposatzen dizkiegu. Gure asmoa erakunde hauek eraikin eta espazio publikoen plangintzan eta eraldaketan bideratzea da, zaintza lanak, harreman sozialak, eguneroko mugikortasuna, jolasa edo paseatzea bezalako jardueren beharretara moldatu ditzaten.

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 / 10

Coca Cola fabrika zaharrean DOCOMOMO plaka jartzeko ekitaldia Lekua: Coca Cola eraikin zaharra (Albia Beilatokia. Recalde etorbidea, 55 - Donostia) Ordua: 12:00 2026ko urriaren 5

05 / 10

Mahai-ingurua: Oteiza eta Basterretxearen tailer-etxeari buruzko solasaldiak Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 19:30 2026ko urriaren 5

07 / 10

Etengabeko trebakuntza: Puentes térmicos en edificación. Therm Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 9:00 - 14:30 2026ko urriaren 7