Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

12 hilabete 12 emakume-arkitekto: Karmina Peñalba eta Edurne Aperribay


2020ko urriaren 23

Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 - Donostia / Online

Ordua: 13:00-15:00

Eremua: Cultura

Osasun-larrialdi egoerak 12 hilabete 12 emakume-arkitekto ekimena aurreikusita zegoen bezala egitea oztopatu du, baina guztia bertan behera utzi ordez, momentuko egoerara egokitzea erabaki dugu. Hori horrela, uztailean onlineko hitzaldia eskaini ziguten Ula Iruretagoienak eta Pilar Azurmendik. 

Hurrengo topaketa datorren urriaren 23an egingo da ohiko ordutegian: 13:00etatik 15:00etara. Karmina Peñalba eta Edurne Aperribay arkitektoak izango dira gonbidatuak, eta aurrez aurre parte hartzeko lekuak mugatuak izango direnez (10 pertsona gehienez) online parte hartzeko aukera ere zabalduko dugu. Hori horrela, eman izena nahiago duzun modalitatean.

Gogoratu, nahiz eta etxean egon, mokadutxo bat partekatuko dugula hitzaldia entzuten dugun bitartean; beraz, prestatu gustukoen duzun pintxoa.

GORDE ZURE LEKUA

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

26 / 11

Hausnarketa eta eztabaida jardunaldia: Auzoen berroneratzea Lekua: Agustinak Zentroa (Errenteria) Ordua: 18:00 2026ko azaroaren 26

27 / 11

Bizitza luzearen arkitektura Lekua: Donostiako Kursaala (4. aretoa) Ordua: 10:00 - 13:30 2026ko azaroaren 27