Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Topaketa birtuala: 12 hilabete 12 emakume-arkitekto


2020ko ekainaren 16

Koronabirusarengatik eratorritako egoera '12 hilabete 12 emakume-arkitekto' ekimena ustekabean harrapatu du. Egoera zenbat luzatuko zen ez zegoenez argi eta ekimenak duen formatuagatik, hasiera batean atzeratzea erabaki zen. Baina badirudi nahi baino luzeragorako jo duela, beraz, udara aurretik ekimenetako bat  online egitea erabaki dute antolatzaileek.

Zehazki, Ula Iruretagoiena eta Pilar Azurmendi arkitektoak izango dira ekitaldi digital honetako protagonistak, ekainaren 26an, ostirala, 12:00etan egingo dena. Bi arkitekto hauek irakaskuntza eta Administrazioko eremutik datoz, eta genero ikuspegia euren lan profesionalean nola txertatzen dutenaren inguruan arituko dira. 

Topaketa Meet Jitsi plataformaren bidez egingo da, beraz, parte hartzeko asmoa dutenek izen-emate orria bete beharko dute ezinbestean, eta posta elektroniko bidez adieraziko zaie zein pauso eman behar dituzun bertan parte hartzeko. 

Aurrez aurreko ekitaldietan egin izan den bezala, hitzaldia entzuten den bitartean elkarrekin mokadutxo bat partekatzera gonbidatuko zaie ikusleei, mahai baten inguruan lortzen zen giro berbera irudikatze aldera. 

Iruzkinak

Miriam Varela

Xx

Miriam Varela, 2020ko ekainaren 24

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

16 / 11

Etengabeko trebakuntza: Arkitektura eta hirigintza bizitza osasuntsu baterako Lekua: Online Ordua: 15:30-18:30 / 9:30-12:30 2026ko azaroaren 16

17 / 11

Gipuzkoako EHAEOeko Egoiliarren biltzarra (2026ko azaroa( Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 16:30 (lehen deialdia) ; 17:00 (bigarren deialdia) 2026ko azaroaren 17

17 / 11

Etengabeko trebakuntza: Navisworks-ei buruzko ikastaro praktikoa Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 9:00 - 14:30 2026ko azaroaren 17