Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Pablo de la Hoz, Naiara Zabala eta Mikel Azcona arkitekto adituek Gipuzkoako hiri- berroneratzeari buruzko hausnarketa eta eztabaida egingo dute ostegun honetan (apirilak 20)


2023ko apirilaren 18

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzako Kultura | Gizartea batzordeak, berriz ere, Gipuzkoako etorkizuneko lurralde- eta hiri-ereduari buruz hausnartzera eta eztabaidatzera gonbidatzen ditu herritarrak. Hirugarren jardunaldia ostegunean (apirilaren 20an) izango da, 18:30ean, Gipuzkoako EHAEOren egoitzan (Frantzia pasealekua, 11 – Donostia), eta hiri-berroneratzearen ingurukoa izango da. Horretarako, gaian adituak diren hiru arkitektoek hartuko dute parte: Pablo de la Hoz, Naiara Zabala eta Mikel Azcona. Ondoren, Iñigo Peñalba arkitektoak moderatutako eztabaidari ekingo zaio. Sarrera doakoa izango da, baina plazak mugatuak izango dira; beraz, aldez aurretik izena eman behar da Gipuzkoako EHAEOren web orrian.

INFORMAZIOA GUZTIA

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

08 / 10

Artzain Onaren katedrala bisitatzea Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia). Elkargunea Ordua: 16:30 2026ko urriaren 8

10 / 10

EMANALDI BERRIAK: XVIII. mendeko Donostiako ibilaldi birtuala Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 10:00 - 16:00 2026ko urriaren 10

15 / 10

Artzain Onaren katedrala bisitatzea (2) Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia). Elkargunea Ordua: 16:30 2026ko urriaren 15