Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Marrazketa tailerra Adriana Ibargoyenekin


2019ko ekainaren 12

Pasa den maiatzaren 10ean Adriana Ibargoyen artista donostiarraren Kale artean erakusketa inauguratu genuen Gipuzkoako EHAEOean. Egileak Donostiako perspektiba desberdinak jaso ditu erakusketa hau osatzen duten koadroetan Urban sketchers estiloa erabiliz. Erakusketa honen baitan, egileak doako bi marrazketa tailer eskainiko ditu, non estiloaren inguruko azalpen labur baten ostean, parte-hartzaileek eta egileak kalera irtengo diren marraztera.

Tailerrak ekainaren 15ean (larunbatea) eta uztailaren 10ean (asteazkena) 17:00etan izango dira, eta adin guztietako pertsonek parte hartu ahal izango dute. Lekuak mugatuak dira, horregatik, aurretik izena ematea beharrezkoa da:

- Ekainak 15eko tailerra

- Uztailak 10eko tailerra

Adin-txikikoak heldu batez lagundurik etorri beharko dute. Ekarri beharreko materiala hauxe da:

  • Koaderno txiki bat edo orriak eta hauek eusteko euskarria

  • Arkatza

  • Borragoma

  • Zorrozkailua

  • Boligrafoa

  • Akualerak (hautazkoa)

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

16 / 11

Etengabeko trebakuntza: Arkitektura eta hirigintza bizitza osasuntsu baterako Lekua: Online Ordua: 15:30-18:30 / 9:30-12:30 2026ko azaroaren 16

17 / 11

Gipuzkoako EHAEOeko Egoiliarren biltzarra (2026ko azaroa( Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 16:30 (lehen deialdia) ; 17:00 (bigarren deialdia) 2026ko azaroaren 17

17 / 11

Etengabeko trebakuntza: Navisworks-ei buruzko ikastaro praktikoa Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 9:00 - 14:30 2026ko azaroaren 17