Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Luis Tolosaren arkitektura erakusketaren inaugurazioa, Andoainen


2016ko irailaren 28

Luis Tolosaren arkitektura izenburua duen erakusketaren irekiera ekitaldia egingo da ostiral honetan (irailak 30) 19:00etan Andoaingo Bastero Kulturgunean. Inaugurazioan Judith Ubarrechena Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Gipuzkoako presidenteak eta Ana Azpiri erakusketaren komisarioak parte hartuko dute. Irekiera ekitaldiaz gain, Ana Azpirik Luis Tolosaren testuingurua izenenko bisita gidatua eskainiko du. 

Bestalde, eta ekimen honi lotuta, urriaren 13an 18:00etan erakusketaren izenburu bera duen hitzaldia emango dute Lauren Etxepare eta Leticia García arkitektoek Basteron bertan. Bi ekintza hauek publiko orokorrari daude irekiak.

Erakusketa hau urriaren 29 arte egongo da zabalik Bastero Kulturgunean honako ordutegian: astelehenetik ostiralera  18:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 10:30etatik-13:30etara eta 18:00etatik 20:30etara.

Informazio gehiago

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

16 / 11

Etengabeko trebakuntza: Arkitektura eta hirigintza bizitza osasuntsu baterako Lekua: Online Ordua: 15:30-18:30 / 9:30-12:30 2026ko azaroaren 16

17 / 11

Gipuzkoako EHAEOeko Egoiliarren biltzarra (2026ko azaroa( Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 16:30 (lehen deialdia) ; 17:00 (bigarren deialdia) 2026ko azaroaren 17

17 / 11

Etengabeko trebakuntza: Navisworks-ei buruzko ikastaro praktikoa Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 9:00 - 14:30 2026ko azaroaren 17