Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Komomo bi prozesuaren soziograma definitu dugu jada


2017ko maiatzaren 16

KOMOMO prozesuan aurrera goaz, eta dagoeneko soziograma bat egin dugu, eragileen definizioa jasotzen duena, honako helburuarekin: aniztasuna eta adierazgarritasuna ziurtatzea eta emaitzen zilegitasuna bermatzea.

Bide batez, bigarren fase honetarako aurreikusta dugun hurrengo hurrengo ekintzaren berri ematen dugu:

Ekainaren 21ean bigarren fase honen lehen topaketa egingo dugu, EHAEOren Gipuzkoako egoitzan 10:00etatik 13:300etara. Laster jarriko dugu egun honetarako prestatua dugun egitaraua. 

EHAEOko Gipuzkoako ordezkaritzatik gogorazi nahi da,  jardunaldi hauek ahalik eta hobekien prestatu ahal izateko, interesadunek parte hartzeko asmoa dutela aiderazi behar dutela. Horretarako, izen-emate formularioa baino ez da bete behar. 

KOMOMO p rozesuari buruz

IX DOCOMOMO Ibérico biltzarraren inguruan egin ziren ekintzen barruan, KOMOMO prozesua abiatu zen, ondaren modernoaren kudeaketa kolektiboa definitzeko jarraibideak definitzeko asmoarekin. Orain, Gipuzkoako Foru Aldundiaren batera, eta lehen fasearen emaitzak oinarritzat harturik, bigarren faseari ekin diogu, Gipuzkoako XX. mendeko ondare arkitektonikoaren kudeaketa kolektiborako eredu bat sortzeko helburuarekin, eragile desberdinekin erabakia eta pixkanaka lurraldean zehar inplementatzen joango dena. 

Lehen fasearen emaitzak

Bigarren fasearen aurkezpena

Lehen fasearen emaitzen bideoa IX DOCOMOMO biltzarrean

Lehen  fasearen bideo-laburpena

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

16 / 11

Etengabeko trebakuntza: Arkitektura eta hirigintza bizitza osasuntsu baterako Lekua: Online Ordua: 15:30-18:30 / 9:30-12:30 2026ko azaroaren 16

17 / 11

Gipuzkoako EHAEOeko Egoiliarren biltzarra (2026ko azaroa( Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 16:30 (lehen deialdia) ; 17:00 (bigarren deialdia) 2026ko azaroaren 17

17 / 11

Etengabeko trebakuntza: Navisworks-ei buruzko ikastaro praktikoa Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 9:00 - 14:30 2026ko azaroaren 17