Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Javier Sáenz de Oíza eta Luis Laorga arkitektoei omenaldia eta III. Xavier Alvarez de Eulate pintura lehiaketa Arantzazuko basilikan


2015ko irailaren 4


Aurten Arantzazuko Basilikaren 60. urteurrena dela-eta, Arantzazuko frantziskotarrek, Arantzazuko Adiskideak elkarteak eta Arantzazu Gaur Fundazioak oroitzapen-jardunaldi bat antolatu dute. Ekitaldia irailaren 12an, larunbata, izango da goizeko 10.30ean, Gandiaga Topagunea kultur zentroan.  

Egitaraua honakoa izango da:  

- Mahai-ingurua Rafael Moneo arkitektoa, Sáenz de Oízaren seme Javier Sáenz Guerra eta Laorgaren  biloba Enrique Arenas Laorgarekin, Basilikako arkitektoen alderdi pertsonalaren eta profesionalaren gainean solasteko.

- Basilikan, eraikinaren irakurketa egingo du Miguel Ángel Alonso arkitektoak, Xabier Lizaso piano-jotzailearen emanaldi laburrak lagundua.

- Xavier Álvarez de Eulateren omenezko Pintura Lehiaketaren III. ekitaldia izango da Arantzazun. Sari berezia izango du Basilikako arkitektura hobekien irudikatzen asmatzen duen parte- hartzaileak.

Sarrera librea izango da, baina beharrezkoa izango da baieztatzea 943-716575 edo 943-782542 telefono-zenbakietara deituz edo adiskideak@arantzazu.org helbidera idatziz.

Bertaratzen direnek Arantzazu aldizkariak Sáenz de Oízari eta Laorgari buruz prestatu duen monografikoaren ale bana jasoko dute.

 [pagereak]

Pintura lehiaketaren oinarriak:

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

16 / 11

Etengabeko trebakuntza: Arkitektura eta hirigintza bizitza osasuntsu baterako Lekua: Online Ordua: 15:30-18:30 / 9:30-12:30 2026ko azaroaren 16

17 / 11

Gipuzkoako EHAEOeko Egoiliarren biltzarra (2026ko azaroa( Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 16:30 (lehen deialdia) ; 17:00 (bigarren deialdia) 2026ko azaroaren 17

17 / 11

Etengabeko trebakuntza: Navisworks-ei buruzko ikastaro praktikoa Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 9:00 - 14:30 2026ko azaroaren 17