Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Itxaron zerrenda bat zabaldu da Baionara egin den bisita gidaturako


2018ko uztailaren 23

Ondarearen Europako Jardunaldien baitan Bayonne Centre Ancien, Patrimonie et Avenir erakundea eta Gipuzkoako EHAEOren Ondarearen batzrodeak bisita gidatu bat antolatu dute Baionara Gipuzkoako EHAEOeko arkitektoentzat, lagun batekin edo gehiagorekin etor daitezkeenak. Hiriko arkitektoen gidaritzapean, interesgarriak diren eraikinetara egingo da bisita, horietako batzuk espreski egun horretan bertan zabalduko direnak.

Oraingoz eskaintzen ziren leku guztiak bete dira, baina itxaron-zerrenda bat zabaldu da bajak egongo balira, interesa dutenek bete ahal izan ditzaten.

Egitarauari dagokionez, beste eraikin batzuen artean, Baionako Unibertsitatea eta Caves gothiques (soto gotikoak) bisitatuko direla baieztatuta daude.

INFORMAZIO GEHIAGO

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

16 / 11

Etengabeko trebakuntza: Arkitektura eta hirigintza bizitza osasuntsu baterako Lekua: Online Ordua: 15:30-18:30 / 9:30-12:30 2026ko azaroaren 16

17 / 11

Gipuzkoako EHAEOeko Egoiliarren biltzarra (2026ko azaroa( Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 16:30 (lehen deialdia) ; 17:00 (bigarren deialdia) 2026ko azaroaren 17

17 / 11

Etengabeko trebakuntza: Navisworks-ei buruzko ikastaro praktikoa Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 9:00 - 14:30 2026ko azaroaren 17