Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

I. Bioeraikuntzaren jardunaldiak, EKIANek antolatuta Gipuzkoako EHAEO eta EHUko AGETen laguntzarekin


2015ko azaroaren 26

Abenduaren 3an I. Bioeraikuntzaren Jardunaldiei hasiera emango zaie, EKIANek (Euskal Herriko Bioeraikuntza Profesionalen Elkartea) antolatuta Gipuzkoako EHAEO eta EHUko AGETen laguntzarekin. Beste ekintza batzuen artean, Arkitektura Eskolan Eraikuntzaren biologia. Sarrera liburua aurkeztuko da, Garbiñe Pedroso eta Inhar Agirrezabalek idatzita. Bestalde, EHAEOan Bioeraikuntzaren inguruko mahai-inguru bat egingo da eta gai berdinaren inguruko erakusketa bat. Otsailean, hitzaldi interesgarri gehiago egingo dira. 

Ikus egitarau osoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

[pagebreak]

Jardunaldi hauen helburua da bioeraikuntzaren inguruko kontzeptuak azaltzea eta zabaltzea Euskal Herrian egin diren obren bidez. Horregatik antolatu da Bioeraikuntza: seriotasuna, kalitatea eta konpromisoa erakusketa EHAEOren Gipuzkoako egoitzan eta AGETn eta EHAEOean bertan egingo diren hitzladi ezberdinak. 

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

29 / 10

Jardunaldi teknikoa: Atarietako ateetarako automatismoak. Funtzionamendua, araudia, segurtasuna Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 11:00-13:00 2026ko urriaren 29

29 / 10

Auditz Akularren lehiaketari buruzko aurkezpena Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 18:00 2026ko urriaren 29

30 / 10

Jardunaldia: Balkoitu! EAEko bizitegi-eraikinetan balkoiak gehitzeko proiektuak eta baliabideak Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 10:00-13:00 / 17:00 -20:00 2026ko urriaren 30