Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Gipuzkoako EHAEOk omenaldia eskainiko die lehen emakume kolegiatuei 12M12A itxiera-jardunaldian


2022ko abenduaren 5

 

Gipuzkoako EHAEOk omenaldia egingo die Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko lehen 14 arkitekto kolegiatuei, abenduaren 15ean (18:30), elkargoaren egoitzan egingo den 12 hilabete eta 12 arkitekto ekimenaren itxiera-jardunaldian.

Hitzaldi-ziklo honek Gipuzkoan ekin zion bideari, emakume arkitektoak, haien lana eta haien kezkak ezagutarazteko helburuarekin. 2022an, lehen aldiz, gainerako ordezkaritzetara zabaldu da, eta aurten 12 emakume-arkitektoren ibilbide profesionala gertutik ezagutzeko aukera izan dugu. 12 emakume eta hamaika gertaera, bakoitza zein baino zein aberasgarriagoa.

Urteko azken saio honetan, aurtengo edizioaren itxiera-jardunaldia ospatzeaz gain, bidea ireki zuten emakume-arkitektoak omendu nahi dira. Horregatik, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialean kolegiatu ziren lehen 14 emakume arkitektoak izango dira bertan.  Olatz Ocerinek gidatutako solasaldi honetan, arkitekto aitzindari hauek euren esperientzia kontatuko dute:

  • Maria Antonia Frías Sagardoy (1970)
  • Teresa Unzurrunzaga Goicoechea (1970)
  • Maite Zelaia Errazu (1971)
  • Raquel Martinez de Ubago Fernández (1971)
  • Aurora Barrio Suarez (1972)
  • Mari Jesús Zueco Royo (1972)
  • Mari Paz Larrumbide Moreno (1974)
  • Carmen Gómez Daroca (1974)
  • Ana Maria Fernández Alday (1974)
  • Isabel Cámara Guezala (1975)
  • Maria Isidra Busturia Bilbao (1975)
  • Maria Pilar Frias Sagardoy (1975)
  • Amaia Jaurrieta Osés (1976)
  • Cristina Fontán Villanueva (1976)

Lekuak mugatuak dira, horregatik, nahiz eta doako izan, izena ematea beharrezkoa izango da.

IZEN-EMATEA

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

29 / 10

Jardunaldi teknikoa: Atarietako ateetarako automatismoak. Funtzionamendua, araudia, segurtasuna Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 11:00-13:00 2026ko urriaren 29

29 / 10

Auditz Akularren lehiaketari buruzko aurkezpena Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 18:00 2026ko urriaren 29

30 / 10

Jardunaldia: Balkoitu! EAEko bizitegi-eraikinetan balkoiak gehitzeko proiektuak eta baliabideak Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 10:00-13:00 / 17:00 -20:00 2026ko urriaren 30