Gipuzkoako EHAEOk Errekaldeko Coca Cola eraikin zaharra nabarmendu du DOCOMOMO plaka batekin
2026ko urriaren 5
Urtero urriaren lehen astelehenean ospatzen den Arkitekturaren Nazioarteko Eguna dela eta, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzaren Ondare Batzordeak DOCOMOMO plaka bat jarri du Donostiako Errekalde auzoan dagoen Coca-Colaren eraikin zaharrean. Gaur egun Rekalde Berri Beilatoki Errausketa-labea dagoen eraikinak erabilera aldaketa izan du, baina bere fatxada razionalista berezia mantentzen du eta baita eraikin hau Mugimendu Modernoaren arkitekturaren erreferente bihurtzen duten balio nagusiak ere industria arloan. Gainera, barruko diseinuaren zati bat mantentzen du oraindik, baita oinplano eliptikoko eskailera kiribil enblematikoa ere.
Lantegi hori Álvaro Líbano Pérez-Ulibarri arkitektoak proiektatu zuen eta 1958 eta 1961 bitartean eraiki zen. Eraikina Mugimendu Modernoaren Gipuzkoako arkitekturaren adibide nabarmena da, 1925 eta 1965 artean garatutako korronte arkitektonikoa.
DOCOMOMO plaka jartzearen helburua da eraikin hori Gipuzkoako ondare arkitektoniko modernoaren parte gisa aitortzea eta balioan jartzea, herritarren artean ezagutarazten eta zabaltzen lagunduz.
Ekitaldian parte hartu dute: Edurne Aperribay, Gipuzkoako EHAEOko presidentea; Beatriz Alda, Rekalde Berri Beilatoki Errausketa-labeko arduraduna; Estanislao Fernandez, Gipuzkoako EHAEOko Ondare Batzordeko kidea; eta Arantzazu Luzarraga, arkitekto doktorea, Alvaro Banoren ibilbideari eta obrari buruzko hitzaldia eman duena.
Jardunaldian, gainera, hogeita hamar bat lagun izan dira, senideak, arkitekturaren munduarekin lotutako profesionalak eta, oro har, herritarrrak ,aitortza hori ere egin nahi izan dutenak.
Ekitaldiari amaiera emateko, Haatik Dantzak egun honetarako bereziki sortutako emanaldia eskaini du, Arkitekturaren Munduko Eguna ospatzeko eta arkitektura eta sorkuntza artistikoa elkarrizketan jartzeko berariaz landutako koreografiarekin.
DOCOMOMOri buruz
DOCOMOMO (Documentation and Conservation of Buildings, Sites and Neighbourhoods of the Modern Movement) —Dokumentazioa eta Mugimendu Modernoaren Eraikinen, Inguruen eta Auzoen Kontserbazioa— 1990ean sortutako nazioarteko erakundea da, eta bere helburu nagusia XX. mendeko Mugimendu Modernoaren ondare arkitektonikoa inbentariatzea, dibulgatzea eta babestea da.
Gipuzkoako EHAEOa erakunde honen kolaboratzaile aktiboa da eta urtero berarekin lan egiten du Gipuzkoako Mugimendu Modernoaren arkitekturaren errekonozimenduan, ezagutzan eta balioan jartzen laguntzeko.