Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Gipuzkoako Arkitektoen Elkargoak bat egin du KORRIKArekin


2026ko martxoaren 20

Martxoaren 19an abiatu zen 24. Korrika Atharratzetik, eta datozen 11 egunetan Euskal Herria zeharkatuko du euskararen aldeko aldarria zabalduz. Ohiko moduan, lekukoa eskuz esku ibiliko da herriz herri, hizkuntzaren aldeko konpromisoa eta batasuna irudikatuz.

Aurten ere, Gipuzkoako Arkitektoen Elkargoak bat egin du ekimenarekin, eta kilometro baten bidez euren babesa adieraziko dute. Parte-hartzaileek ozen aldarrikatuko dute “Euskara garela”, euskararen erabilera eta sustapena bultzatzeko helburuarekin.

Elkargoak dei egin die kide guztiei euren kilometroan parte hartzera, giroan murgildu eta euskararen aldeko ekimen kolektiboan aktiboki parte har dezaten. 

Hitzorduaren datuak:

Eguna eta ordua: Martxoaren 25ean, 12:44ean,

Lekua: Donostiako Tolosa hiribidean, Antik hotelaren parean. Elkargoari dagokion lekukoaren zatia 1758. kilometroa izango da.

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

29 / 10

Jardunaldi teknikoa: Atarietako ateetarako automatismoak. Funtzionamendua, araudia, segurtasuna Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 11:00-13:00 2026ko urriaren 29

29 / 10

Auditz Akularren lehiaketari buruzko aurkezpena Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 18:00 2026ko urriaren 29

30 / 10

Jardunaldia: Balkoitu! EAEko bizitegi-eraikinetan balkoiak gehitzeko proiektuak eta baliabideak Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 10:00-13:00 / 17:00 -20:00 2026ko urriaren 30