Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Euskadiko Arkitektura Institutuak baserrien ondareari eta kontserbazioari buruzko jardunaldia antolatu du Donostian


2025ko irailaren 1

Datorren asteazkenean, irailaren 10ean, Euskadiko Arkitektura Institutuak ondareari, arkitekturari eta kontserbazioari lotutako profesionalei zuzendutako jardunaldia egingo du Donostian. Ekimenak euskal lurraldean eraikitako ondarearen balioaren inguruan elkartzeko eta gogoeta egiteko gune bat sortzea du helburu.

Jardunaldia hasteko, Baserria. Egurra, harria, mitoa, orain erakusketara bisita gidatua egingo da, elkargokideentzat bakarrik, Jon Arkaraz eta Ibon Telleria komisarioen eskutik. Euskal landa eremuan eraikitako ondarearen gaineko begirada berritua proposatzen du erakusketak, mendeetan zehar baserriak egokitzeko eta eraldatzeko izan duen gaitasuna nabarmenduz.

Ondoren, Gipuzkoako lurraldean eraikitako ondarea hurbildu eta kontserbatzeko estrategiak hitzaldia izango da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Historiko-Artistikoaren Ataleko teknikari Ainara Iroz eta Josu Marotoren eskutik. Bertan, ondarearen kontserbazioan dauden hainbat metodologia eta erronka landuko dira, arreta berezia eskainiz baserriari, Gipuzkoako paisaian funtsezkoa den tipologia arkitektoniko gisa.

Sarrera doakoa izango da, baina plazak mugatuak dira; beraz, aldez aurretik izena eman beharko da bertaratzeko.

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

15 / 10

Artzain Onaren katedrala bisitatzea (2) Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia). Elkargunea Ordua: 16:30 2026ko urriaren 15

17 / 10

Triedo Oteiza: Irungo berpina berrasmatuz Lekua: Oteiza-Basterretxea Tailer-etxea (Iparralde etorbidea, 35 - Irun) Ordua: 11:00 2026ko urriaren 17

17 / 10

Bisita gidatua: Alejandro de la Sotaren Emigrazio eraikina Lekua: Emigrazio eraikina, Irun Ordua: 11:00 2026ko urriaren 17