Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Eraikuntza robotikoak


2011ko uztailaren 5

San Telmo Museoak (FAB)BOTS erakusketa aurkeztu du Laborategia espazioan.
Disseny Hub Barcelona-k produzitutako erakusketa da eta hamar proiekturen bidez, diseinu eta fabrikazio digitalaren arteko jarraitutasuna arakatzen du fabrikazio pertsonalizatuko makinak asmatu, garatu eta programatuz.
Architectural Association (AA) arkitektura-eskolako eta IAAC Kataluniako Arkitektura Aurreratuko Institutuko ikasleek egindako proiektuen bilduma da, eta proiektu horiek diseinuko bi tailerretan garatu dituzte, Marta Malé-Alemany andrearen tutoretzapean eta Londresen Jeroen van Ameijde jaunaren eta Bartzelonan Víctor Viña jaunaren laguntzarekin.
Ikerketaren ondorioz, robot horiek sortu dira, eta horrek argi erakusten du —ohiko moduan industriaren produkzioak eskatzen duen optimizazioa alde batera utzita— konponbideak eskain daitezkeela, testuinguru ezberdinen arabera moldatzen diren konponbideak eta, materialen erabilerari dagokionez, konponbide oso-oso espezifikoak.Espazio horretako proiektuetan zera irudikatzen da, hainbat diziplinatatik egindako ikerketa, fabrikazio aditiboaren printzipioak ingurune berrietara egokituz eta ingurune berri horietan ezarriz, betiere materialen produkzioari lotutako kontzeptu berriak bultzatzen dituzten inguruneak izanik.Proiektuetan, habitat indibidualizatuak eta moldaerrazak eraikitzeko aukera aztertzen da, urruneko lekuetan edo azpiegitura mugatuak dituzten komunitateetan edo teknologia berriak eskuratzeko zailtasunak dituzten tokietan. Industriak ohiko moduan eskaintzen dituen konponbide estandarizatu eta aurrefabrikatuen kasuan ez bezala, makina horiek produkzioaren, ekonomiaren eta iraunkortasunaren eredu alternatiboak eskaintzen dituzte.

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

16 / 11

Etengabeko trebakuntza: Arkitektura eta hirigintza bizitza osasuntsu baterako Lekua: Online Ordua: 15:30-18:30 / 9:30-12:30 2026ko azaroaren 16

17 / 11

Gipuzkoako EHAEOeko Egoiliarren biltzarra (2026ko azaroa( Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 16:30 (lehen deialdia) ; 17:00 (bigarren deialdia) 2026ko azaroaren 17

17 / 11

Etengabeko trebakuntza: Navisworks-ei buruzko ikastaro praktikoa Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 9:00 - 14:30 2026ko azaroaren 17