Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Eraikinen Ikuskaritza Teknikoari buruzko hitzaldia Zumarragan, maiatzaren 25ean


2016ko maiatzaren 24

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak eraikinen mantenu eta prebentzioa eta Eraikuntzen Ikuskaritza Teknikoaren (EIT) garrantziari buruzko hitzaldia emango du Zumarragan, datorren maiatzaren 25ean (asteazkena) 19:00etan Zelai Ariztin. Judith Ubarrechena arkitektoak eta EHAEOko komunikazio bokalak emango du hitzaldia. EITa zer den, zeintzuk dauden derrigortuak egitera, legediak gai honen inguruan zer esaten duen eta bizilagun elkarte batek dirua nola aurreztu dezaken eta eraikina egoera onean mantendu azalduko du. Bestalde, Zumarragako bizilagunek gai honen inguruan dituzten zalantzak argituko ditu. Hitzaldia doakoa da eta nahi duen ororentzat dago irekita.  

Ekitaldi hau Zumarragako Udalak eta Gipuzkoako EHAEOk elkarlanean antolatua izan da.

Gipuzkoako EHAEO eta EIT 

Gipuzkoako Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren helburua da, alde batetik, EITaren informazioa herritarrengana helaraztea, eta bestetik, EITak duen garrantziaz jabetza. Bestalde, legediak gaur egun esaten duenaren berri eman nahi du. Hori horrela, herritarri laguntza eskaini nahi die gai honen inguruan eta Elkargoaren ateak zabaltzen ditu edozein zalantza argitzeko. 

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

16 / 11

Etengabeko trebakuntza: Arkitektura eta hirigintza bizitza osasuntsu baterako Lekua: Online Ordua: 15:30-18:30 / 9:30-12:30 2026ko azaroaren 16

17 / 11

Gipuzkoako EHAEOeko Egoiliarren biltzarra (2026ko azaroa( Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 16:30 (lehen deialdia) ; 17:00 (bigarren deialdia) 2026ko azaroaren 17

17 / 11

Etengabeko trebakuntza: Navisworks-ei buruzko ikastaro praktikoa Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 9:00 - 14:30 2026ko azaroaren 17