Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Daxeko Village del Alzehimerrera bisita antolatu du Gipuzkoako EHAEOak


2018ko azaroaren 23

Gizartea aldatzen ari da eta bizi-esperantza geroz eta handiagoa izanik, pertsonek behar berriak dituzte. Hauei erantzuteko, jada zenbait proiektu gauzatzen ari dira, Daxeko (Frantzia) Village del Alzehimer kasu, Champagnat & Gregoire architectes egileenak.
 
Proiektu hau gertutik ezagutzeko eta gure errealitatearekin alderatzeko asmoarekin, Gipuzkoako EHAEOk bisita gidatu bat antolatu du abenduaren 12rako (asteazkena). Hauxe litzateke egitaraua:

- 8:00: Donostiako Autobus geltokitik irteera autobusean.
- 8:20: Irungo Zaisa II poligonoan geldialadia ETH hotelaren ondoan (bertan norbait jasotzeko interesa balego).
- 9:30: DAX. Champagnat & Gregoire architectesen hitzaldia + mahai-ingurua Paula Amuchasteguirekin (AVNAU).
Esperientzia hau egileen eskutik ezagutzeaz gain, mahai-inguruan proiektuaren ebaluaketa egingo da eta Euskal Herrian bizi dugun erealitatearekin alderatuko da.
- 12:00: Obrara bisita gidatua.
- 13:30: Bertako jatetxe batean bazkaria.
- 15:30: Donostiaran buelta (lehenago Irunen egingo da geldialdia).

Interesa dutenek, abenduaren 3a (data berria) baino lehen eman behar dute izena honako formularioan (leku mugatuak).  GIPUZKOAKO EHAEOeko KIDEEK LEHENTASUNA IZANGO DUTE.

Izen-emateak 10 € kostatuko da, bazkariarentzako ekarpen gisa eta abenduaren 5a baino lehen ordaindu beharko da (posta elektroniko bidez jarriko gara harremanetan).

IZEN-EMATE ORRIA

EZ DIRA ITZULKETAK ONARTUKO

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

16 / 11

Etengabeko trebakuntza: Arkitektura eta hirigintza bizitza osasuntsu baterako Lekua: Online Ordua: 15:30-18:30 / 9:30-12:30 2026ko azaroaren 16

17 / 11

Gipuzkoako EHAEOeko Egoiliarren biltzarra (2026ko azaroa( Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 16:30 (lehen deialdia) ; 17:00 (bigarren deialdia) 2026ko azaroaren 17

17 / 11

Etengabeko trebakuntza: Navisworks-ei buruzko ikastaro praktikoa Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 9:00 - 14:30 2026ko azaroaren 17