Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Bill Addis irakaslearen hitzaldia Koldo Mitxelena Kulturunean


2016ko abenduaren 7

Bill Addis irakasleak Momentos clave en al historia de la construcción en Inglaterra hitzaldia  emango du abenduaren 14an 12:30ean Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Hitzaldia publikoarentzat irekia izango da. Egonaldia egin du Euskal Herriko Unibertsitatean, irailaz geroztik, eta hitzaldian, Eraikuntzaren Historia hartuko du ardatz, bere herrialdea hizpide hartuta (Ingalaterra). Hitzaldia gazteleraz izango da.

Bill Addisi buruz

Bill Addis ospe eta itzal handiko irakasle eta profesionala da. Makina bat argitalpen egin ditu eraikuntzaren historiari buruz. Berea da "Building. 3000 years of Design, Engineering and Construction" (Phaidon; 2012). Berak egiten du buru Eraikuntzaren Historiari buruzko Kongresu guztietako Batzorde Zientifikoetan. Profesionala izan da Londreseko Bureau Happold-en, eta irakasle, Reading Unibertsitatean eta Cambridgeko Arkitektura Sailean

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

16 / 11

Etengabeko trebakuntza: Arkitektura eta hirigintza bizitza osasuntsu baterako Lekua: Online Ordua: 15:30-18:30 / 9:30-12:30 2026ko azaroaren 16

17 / 11

Gipuzkoako EHAEOeko Egoiliarren biltzarra (2026ko azaroa( Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 16:30 (lehen deialdia) ; 17:00 (bigarren deialdia) 2026ko azaroaren 17

17 / 11

Etengabeko trebakuntza: Navisworks-ei buruzko ikastaro praktikoa Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 9:00 - 14:30 2026ko azaroaren 17