Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Berdintasun Batzordera batzeko deia egiten zaie elkargokideei


2025ko ekainaren 13

 

Gipuzkoako EHAEOko Berdintasun Batzordea duela bi urte abiatu zen, helburu argi batekin: gure lanbidean dauden genero desberdintasunak argitzea eta horiei aurre egiteko jardutea. Gaur egun, Batzordean 10 arkitekto dira arkitekturatik eta hirigintzatik berdintasunaren alde lanean ari direnak. Baina talde hau Gipuzkoako EHAEOko kolektibo guztiari dago irekita dago eta batzera dei egiten zaie. 

Batzorde hau sortu zenetik, ideiak partekatu, ekintzak bultzatu eta hausnarketarako espazioak sortu dira. Emakume arkitektoak ikusarazteko kasko moreak banatu dira M8aren baitan; eta inspiratzen duten ahotsak gonbidatu izan dira, hala nola, María Ángeles Durán soziologian katedraduna eta genero-ikuspegiari buruzko ikerketetan aitzindaria; edota, Anna Llonch arkitektoa eta Cierto Estudioko bazkidea, eraikitzeko, pentsatzeko eta bizitzeko modu berriez hitz egin zuena.

Batzordean parte hartu nahi duten elkargokideek mezu elektroniko bat bidali behar dute batzordekidea3@coavngipuzkoa.eus helbidera, interesa adieraziz. Ondoren, Batzordetik informazio gehiago emango zaie.

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

29 / 10

Jardunaldi teknikoa: Atarietako ateetarako automatismoak. Funtzionamendua, araudia, segurtasuna Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 11:00-13:00 2026ko urriaren 29

29 / 10

Auditz Akularren lehiaketari buruzko aurkezpena Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 18:00 2026ko urriaren 29

30 / 10

Jardunaldia: Balkoitu! EAEko bizitegi-eraikinetan balkoiak gehitzeko proiektuak eta baliabideak Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 10:00-13:00 / 17:00 -20:00 2026ko urriaren 30